Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskolaren jardunaldietan zainketa aringarriak izango dute hizpide aurten

2012.eko otsailak 28

Foro honetako XXIII. edizioa martxoaren 1ean eta 2an egingo da.


Zainketa aringarriak izango dira Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren (EUE) aurtengo Jardunaldietako XXIII. Edizioaren gai nagusia. Martxoaren 1ean eta 2an izango dira, Osakidetzaren Ekitaldi Aretoan.

Honako ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Osakidetzaren babesa jaso du, baita EHUrena ere. Ekimena duela mende laurdena hasi zen, osasun arloko ikasle, irakasle eta profesionalen arteko elkar topaketa errazteko asmoz. Edizio bakoitzean jorratu beharreko gaia ikasleek erabakitzea da ezaugarri nagusietariko bat. Horri esker inplikazio maila handiagoa izaten da, eta osasun eremuaz gain, beren prestakuntza alor desberdinetara darama (antolakuntza, ahozkotasuna, etab.).

Gasteizko EUEko zuzendaria den Carmen Yarrituk azaldu duenaren arabera, hogeita batgarren edizio honetan, ikasleen Zainketa Aringarriekiko sentsibilizazioa landu nahi da. Bestetik, zainketa hauen eskaera handitzen doa eta Erizaintzan duen eragina ere aztertuko da. Horrela, arlo honetan dauden erronka sozio-sanitario berriei erantzuteko ikasleen konpromisoa sustatuko da.

Jardunaldiak martxoaren 1ean hasiko dira, ostegunez, eta Yarritu andereak berak horien irekiera ofiziala egingo du. Julian Perez Gil, Osakidetzako zuzendari orokorra eta Mertxe de Renobales, Arabako UPV-EHU campuseko Kalitate zuzendaria ere bertaratuko dira. Jarraian, Alberto Melendez doktoreak, Araba eskualdeko Zainketa Aringarrien Sostengu Taldekideak, Euskadiko Zainketa Aringarriei buruzko hasierako konferentzia egingo du. Bukatzeko "Alma" filma jarriko da eta horren ondoren, zineforuma egingo da; bertan, hurrengo hauek parte hartuko dute: Julio Gomez, Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko Zainketa Aringarrien Etxeko Programaren Arduraduna; Rosa Gomez, boluntarioa; Naomi Hasson, SAIATU programako erizaina; eta, Sonia Arretxe, senidea

Martxoaren biko jaurdunaldiari hasiera emateko "Muchos profesionales, muchos servicios...¿quién se encarga?" ("Profesional asko, zerbitzu ugari... nor arduratuko da?") epigrafepeko mahai-ingurua egingo da, eta bertan Arabako osasun arloko hainbat profesional egongo dira. Jarraian, "Las necesidades ocultas" ("Ezkutuko beharrizanak") izeneko hitzaldi sorta hasiko da. Adituek eta ikasleek paziente, zaindari eta, mediku zein erizainen beharrizanei lotutako gaiak landuko dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko