Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa: “Euskadiko familia ugariak gure herriaren etorkizunaren bermea dira, eta gizakien balore solidario nagusien transmisoreak”

2024-05-04
  • Hirukideren 25. urteurreneko ekitaldietan parte hartu du Zarautzen
  • Bertaratu diren familiek giza mosaiko handi bat egin dute hondartzan
  • “Familiak kontuan hartzen dira gizarte politikak eta jarduerak definitzean”
  • “Gure seme-alabak bultza ditzagun haien eta gure adinekoen artean harreman handiagoa izatera eta gizakiaren balio soziala sustatzera”

Zarautz / 2024 05 04

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean adierazi du: “Euskadiko familia ugariak gizartearen oinarri nagusia eta gure herriaren etorkizunaren bermea dira, eta gizakien balio solidario nagusien transmisoreak”.

Melgosak asteburu honetan Hirukide, elkartearen 25. urteurrena dela eta, Zarautzen egiten ari den ekitaldietan parte hartu du. Gaur larunbata eta bihar igandea, inguruko aterpetxeetan ostatu hartuta dauden ehunka pertsonak hainbat ekintzaz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango dute: paella herrikoia, hondartzan giza mosaiko handi bat, familien martxa, puzgarriak, ludoteka, tailerrak, jolasak familian, herri kirolak, surf ikastaroa, ipuin-kontalariak, bisita gidatua Santa Maria la Real parrokiara, mahai-jolasak familian frontoi txikian, lankidetza-jolasak familian eta tonbola. Gainera, Paryman musika-emanaldiaz, alde zaharrean buruhaundi eta erraldoiez eta skate erakustaldiaz ere gozatu ahal izango dute.

Natalia Díez Caballero Hirukideren zuzendariarekin, Ignacio Guinea presidentearekin eta Alberto Cobo, Iñigo Abreu, Gabriel Gutiérrez Goiria, Belén Díaz de Sarralde eta Maria Gorostidi zuzendaritza-batzordeko kideekin batera, Nerea Melgosak –lau seme-alaben ama denak– nabarmendu du Hirukidek argi eta garbi aldezten dituela kolektibo handi horren eskubideak, edozein politika eta jarduera sozial definitzerakoan familia bakoitza kontuan hartu behar dela zabalduz”.

Hirukidek Familiaren Euskal Kontseiluan lan egiten du, familia ugariaren betebeharren eta eskubideen berri ematen du eta ehunka prestakuntza-jarduera, hitzaldi eta kultura-ekitaldi antolatzen ditu, eta aholkularitza zehatza ematen dio euskal familia bakoitzari”, nabarmendu du sailburuak.

Melgosak “Hirukide osatzen duten 8.200 familiak eta 45.000 elkartekideak zoriondu ditu”. Era berean, eskerrak eman dizkie 25 urte hauetan erakundearen kudeaketan aritu diren lehendakari eta batzordeei egin duten lanarengatik. “Eusko Jaurlaritzako sailburu gisa kolektibo edo erakunderen bat ilusioz jarraitzen badut, hauxe da, Euskadiko gure familia ugariena. Egiten duen lanak akordio ugari ekarri ditu, bai eta gure erakundeekin etengabeko elkarlan bizia ere, eta familia-politiketan urrats ugari ematea ere bai. Aurrean etorkizun oparoa duen bidea da”.

“Balantzea oso positiboa da. Hirukidek nahikoa arrazoi ditu 25 urte hauetako lorpenak eta lana ospatzeko eta helburu berriak planteatzeko. Bultza ditzagun gure seme-alabak urrats horiek jarraitzera. Erakuts diezaiegun haien eta gure adinekoen arteko harremanaz gozatzen eta harreman hori sustatzen, gizakiaren balio soziala bultzatzen, familiak berezko duen aldetik”, azpimarratu du Nerea Melgosak Zarautzen.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-04

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: 👏#Hirukide familia ugarien euskal elkarteak 25. urteurrena ospatuko du Zarautzen
    👉https://t.co/c7VXCqgG5A

    #Zorionak #…

  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2024-05-04

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: 👏#Hirukide familia ugarien euskal elkarteak 25. urteurrena ospatuko du Zarautzen
    👉https://t.co/c7VXCqgG5A

    #Zorionak #…

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-04

    Comentario de Twitter:
    👏#Hirukide familia ugarien euskal elkarteak 25. urteurrena ospatuko du Zarautzen
    👉https://t.co/c7VXCqgG5A

    #Zorionak #familias #familiak 

    👏 La asociación vasca de familias numerosas, Hirukide, celebra su 25 aniversario en Zarautz
    👉https://t.co/SA4hnfMHnL https://t.co/WcpzYjuftS

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-04

    Comentario de Twitter:
    👏#Hirukide familia ugarien euskal elkarteak 25. urteurrena ospatuko du Zarautzen
    👉https://t.co/c7VXCqgG5A

    #Zorionak #familias #familiak 

    👏 La asociación vasca de familias numerosas, Hirukide, celebra su 25 aniversario en Zarautz
    👉https://t.co/SA4hnfMHnL https://t.co/WcpzYjuftS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio Guinea, Natalia Díez-Caballero, Maite Peña, Xabier Txurruka