Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Hogeita hamar bat enpresek euskal produktuen kalitatea eraman dute XXVI. Gourmet Aretora

2012.eko otsailak 28

Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazioak (landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioa), euskal produktuen bitartez, Gourmet Aretoan parte hartuko dute Madrilen, martxoaren 5etik 8ra bitartean.

Programatutako jardueren artean aipatzekoak dira Eusko Label online dendaren aurkezpena eta Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deituraren 25. urteurrenaren ospakizun-ekitaldia.

Euskal produktuen kalitatea berriro ere Euskadik Gourmets 2012 azokan izango duen presentziaren protagonista bilakatuko da; janari eta edarien azoka garrantzitsu honek bere hogeita seigarren edizioa du aurtengo hau. Eusko Jaurlaritzak sustatutako stand horretan, martxoaren 5etik 8ra bitartean, Euskadiko Elikagaigintza Industriaren hogeita hamar bat enpresa izango dira.

Bisitari profesionalek sustapen-jarduera berezietan parte hartu ahal izango dute, hala nola ZUZENEKO SUKALDARITZA erakusketetan, gutxi gorabehera 15 minutuko iraupena dutela; Eusko Jaurlaritzaren stand horretan bertan egingo dira erakusketok. Sukaldaritzako profesionalek errezeta desberdinak prestatuko dituzte, inprobisatzen errazak diren pintxoetatik hasi eta plater landuetaraino, denek ezaugarri komun bat dutela; lehengaia.

Gainera, erakusketan parte hartzen duten upategien ARDOAREN GALERIA kokatuko da Euskadiren standean, eta bertan, Arabako Errioxako ardoen, Txakolinaren, Sagardo Naturalaren eta Patxaranaren dastatze ugari eskainiko dira, sommelier baten gidaritzapean.

Eskaintza gastronomikoa askotarikoa izango da, elikagaigintzako sektore guztiek parte hartuko dute eta produktu naturaletik hasi eta IV. eta V. gamako ontziratuetaraino bilduko dituzten aurkezpenak egingo dira.

Gourmet Klubaren nazioarteko aretoa 1986. urtean sortu zen goi gamako produktuen ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune izateko helburuz. Europan kalitateko gastronomiaren sektorean erreferentzia garrantzitsuenetako bat den azoka profesional honek jarduera paraleloen programa aberats bat du, hala nola mahai-inguruak, erakusketak, lehiaketak, eztabaidak eta txapelketak.

Eusko Label Euskadiko produktuen dendaren aurkezpena
Eusko Jaurlaritzak Gourmet Aretoaren hogeita seigarren ediziorako aurreikusitako jardueren artean aipatzekoa da Eusko Label online dendaren aurkezpena, datorren asteartean, martxoak 6, goizeko 11:00etan. www.euskolabeltienda.com espazio birtuala kalitate ziurtatua duten Euskadiko produktuen erakusleiho ofiziala izateko helburuz sortu da.

Denda berrian Eusko Label eta Euskal Baserri produktuak eta beste marka bermedun batzuk topatu ahal izango ditugu, baita Euskadin dauden bost Jatorri Deituren barruan sailkatuta dauden produktuak ere, beren Kontseilu Arauemaileek kudeatuta.

Plataforma digital hori HAZI fundazioak kontrolatua eta kudeatua dago; korporazio hori Itsasmendikoi, IKT eta Kalitatea Fundazioa enpresek osatua dago. Euskal zerbitzuak modu orokor batez bateratzeko helburuz sortu da HAZI Korporazioa, lehen sektorearen, elikagaigintzaren, landa-ingurunearen eta itsas bazterraren lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzeari begira.

Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak bere 25. urteurrena ospatuko du
Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak bere 25. urteurrena ospatuko du Eusko Jaurlaritzaren standean, datorren asteazkenean, martxoak 7, eguerdiko 13:30ean. Erakunde hau 1987. urtean sortu zen latxa ardien eta Karrantzako ardien artzaina eta benetako Idiazabal gaztaren ekoizlea babesteko, eta bide batez, kontsumitzaileari horren jatorria eta kalitatea ziurtatzeko.

Gaur egun 500 ganadutegi eta 100 gaztandegi baino gehiago atxikita daude Jatorrizko Deitura honi, eta gehienek beren ustiapeneko esnea erabiliz ekoizten dituzte beren produktuak. Horien tamainak, edonola ere, artisau erako zainketa ziurtatzen du, bai prestakuntza-aldian eta bai umotze-aldian edo fintze-aldian ere. Esnearen eta gaztearen ekoizpena Euskadin eta Nafarroan egiten da beti (Erronkari bailaran izan ezik).

ZER. EUSKADIK 2012ko Gourmet Aretoan parte hartuko du.
NOIZ. Martxoaren 5etik 8ra.
NON. Madrilgo Erakustazokan, IFEMA. 3. Pabiloia, 3B24-1 eta 3B242 uharteak (Eusko Jaurlaritzaren Standa).
PROGRAMATUTAKO JARDUERAK.
Eusko Label Euskadiko produktuen dendaren aurkezpena. Asteartea, martxoak 6, 11etan.
Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deituraren 25. urteurrenaren ospakizuna. Asteazkena, martxoak 7, 13.30ean.

7 iruzkin
  • @elpocerocolorao
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ArzakRestaurant: Como todos los años buen en producto y buenos stands en @SalondeGourmets @i_Euskadi https://t.co/ctTipbNKyt #jma https…

  • @cremirez
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ArzakRestaurant: Como todos los años buen en producto y buenos stands en @SalondeGourmets @i_Euskadi https://t.co/ctTipbNKyt #jma https…

  • @francis61471605
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ArzakRestaurant: Como todos los años buen en producto y buenos stands en @SalondeGourmets @i_Euskadi https://t.co/ctTipbNKyt #jma https…

  • @ArzakRestaurant
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Como todos los años buen en producto y buenos stands en @SalondeGourmets @i_Euskadi https://t.co/ctTipbNKyt #jma https://t.co/2tB5HkxU89

  • @queso_idiazabal
    2012.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    Una treintena de empresas llevan la calidad de los productos vascos al XXVI Salon de Gourmets http://t.co/uTgF5ReQ

  • @queso_idiazabal
    2012.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Una treintena de empresas llevan la calidad de los productos vascos al XXVI Salon de Gourmets http://t.co/uTgF5ReQ

  • @lanbideejgv
    2012.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Una treintena de empresas llevan la calidad de los productos vascos al XXVI Salón de Gourmets. http://t.co/xtI4kDoA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko