Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

100 baino gehiago dira Mugiment Kirol Txartela erabiltzeko aukera ematen duten EAEko udalerriak

2024-05-02

Urnietak eta Lemoizek Mugiment Kirol Txartelarekin bat egin dute eta bertako herritarrek gainontzeko beste udalerrietako kirol azpiegiturak erabili ahal izango dituzte. KirolTxartela Mugiment “txartel birtual” bat da non udalen kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako Euskal Autonomi Erkidegoko beste udalerrietako kirol instalazioetara joan ahal diren. Mugiment Kirol Txartelaren helburua bikoitza da: batetik, baliabide publikoen kudeaketa hobetzea eta, bestetik, herritarrei kirol eskaintza handiagoa eskaintzea.

Urnietak eta Lemoizek bat eginda 100 udalerrien muga gainditu duMugiment Kirol Txartelak. Gaur egun honako hauek dira txartel birtualarekin bat eginda dauden udalerriak: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra, Pasaia, Astigarraga, Azkoitia, Irun, Andoain, Usurbil, Ea, Zarautz, Hondarribia, Alonsotegi, Barrika, Hernani eta Lemoiz.

2017. urtean jarri zen martxan Mugiment Kirol Txartela eta gaur egun 75.971 erabiltzaile daude Mugiment Kirol Txartelean erregistratuta eta guztira 323.149 erabilera baino gehiago izan ditu (erregistratutako erabileratzat hartzen da beraiena ez den udalerri batetik proiektuari atxikitako beste udal-kirol-instalazioetako batera kirola egitera joaten den erabiltzaile-kopurua). Guztira 174 kirol instalazio eta 1169 jardueraz gozatzeko aukera dute. Ekimenari atxikitako herri bakoitzak bere zerbitzu eta ordutegi eskaintza ezartzen du Mugiment Kirol Txartela dutenentzat. Kiroldegi bakoitzean kontsulta daiteke.

Mugiment Kirol Txartelaren zerbitzuez baliatzeko baldintza bakarra da atxikitako herrietako udal kirol zerbitzuetan abonatua izatea. Doakoa eta birtuala denez, Interneteko konexioa duen gailu mugikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazioa deskargatzeko. Google Play-n eta App Store-n dago eskuragarri. Deskargatu eta instalatu ondoren, erregistratu egin behar da eta datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NANa eman behar dira, zein kirol entitateri ordaindu edo abonatu zaion adieraziz. Dagokion entitateko kide dela egiaztatu ondoren, jakinarazpen bat jasoko da eta Mugiment Kirol Txartela erabiltzen hasi ahal izango da. Erabilera edo sarbide bakoitzean, erabiltzaileak txartel digitala erakutsi beharko du gailu mugikorrean, NANarekin batera, eta kirol-instalazioaren arduradunak egiaztapen-kode bat jarriko du erabiltzailearen gailuan, eta instalazioan sartzeko aukera emango zaio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)