
% 3 jaitsi da delinkuentzia Euskadiko kaleetan
- Delinkuentzia presentzialaren aurrez aurre, ziberdelituek beste % 38 egin dute gora
- Euskadin egiten diren delitu gehien-gehienak ondarearen aurkako delituak dira, batez ere ebasketak (% 31,7) eta ziberiruzurrak (% 18)
- Deliturik larrienak, pertsonen aurkako delitu presentzialak, delitu guztien % 11 dira, eta tipologiarik ohikoena indarkeria matxista da
- Horren barruan, sexu-askatasunaren aurkako delituek beste % 24 egin dute gora berriz ere
Eusko Jaurlaritzak Euskal Poliziaren 2023ko Delinkuentzia Memoria egin du eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren web-atarietan jarri du. Memoria horrek, urtero bezala, Euskadin gertatu diren eta Ertzaintzak eta 15.000 biztanletik gorako udaletako udaltzaingoek bildu dituzten arau-hauste penalak jasotzen, aztertzen eta alderatzen ditu.
2023an, delinkuentzia presentzialaren mila biztanleko tasak 1,57 puntu (% 3) egin zuen behera, eta ziberdelituenak, aldiz, 3,37 puntu (% 38) egin zuen gora. Zehazki, iaz Euskadin 138.180 delitu erregistratu ziren: 110.473 (% 80) delitu presentzialak izan ziren eta 27.707 (% 20) teknologia berriak erabiliz egindako delituak.
Azken urteetako joerari begiratuta, nahiz eta delitu gehienak Euskadin oraindik ere presentzialak diren, ziberdelituak dira gora gehien egiten ari direnak:
Iaz, mila biztanleko ziberdelinkuentzia-tasak hiru lurralde historikoetan eta hiru hiriburuetan egin zuen gora, baina kaleetako delinkuentzia-tasak, delinkuentzia presentzialak, behera egin zuen Bizkaian, Gipuzkoan eta Bilbon, berdin mantendu zen Donostian eta puntu batzuk gora egin zituen Araban eta Gasteizen:
Euskadiko delinkuentzia-mapa
Delitu-tipologiaren arabera, Euskadin bai modu presentzialean (% 57) bai teknologia berriak erabiliz (% 93) egin ziren delitu gehienak ondarearen aurkako delituak izan ziren: ebasketak, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurretak, indarkeria eta beldurra erabiliz egindako lapurretak, kalteak, iruzurrak, eta abar. Bestalde, arau-hauste penal larrienak, hau da, pertsonen aurka egiten direnak (lesioak, era guztietako indarkeria fisiko eta sexuala, koakzioak, mehatxuak, eta abar) delitu presentzialen % 11 eta ziberespazioan egiten diren delituen % 3,5 baino ez ziren izan iaz.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizartean sortzen duten alarmaren eta segurtasunik ezaren ondorioz delitu larritzat jotzen diren delituen (pertsonen aurkako delitu presentzialen) % 11 horren barruan, kasu gehienak emakumeen kontra erabilitako indarkeria-kasuak izan ziren, orain arte bezala. Horrela, Ertzaintzaren 2023ko datuen arabera, 6.572 emakumek jasan zuten bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria (genero-indarkeria), familiarteko baten edo bikotekidea ez den bizikide baten indarkeria (etxeko indarkeria) edo indarkeria sexuala beste bi kategorietatik kanpoko egile baten aldetik (sexu-askatasunaren aurkako delituak), eta 2022. urtearekin alderatuta, % 7ko igoera adierazten duten zifrak dira.
Sexu-askatasunaren aurkako delituen kasu zehatzean, gorakada oso handia izan da, % 24koa, eta horren arrazoia da, batetik, “bai bakarrik da bai” izenez ezagutzen den legeak araudian eragin zuen aldaketa eta, bestetik, kontzientzia sozialaren gorakada eta, horrekin batera, salaketa-kopuruarena. Emakumeen kontrako indarkeria-kasu gehienetan egilea ezaguna da eta, hori dela eta, argitzen diren kasuen tasa oso handia da: 2023an, Ertzaintzak kasu horien % 83 argitu zituen eta horien egileak agintari judizialaren eskuetan jarri zituen.
Gorroto-delituak
Eusko Jaurlaritzak urtero egiten du Euskadin izaten diren gorroto-gertakariei eta gorrotoarekin lotuta egiten diren arau-hausteei buruzko txosten zehatza. Txosten hori oraindik bukatu gabe dago, baina lehenengo datuen arabera, nabarmen egin dute behera 2023an: erregistratutako delituak 261etik 224ra jaitsi dira.
Delitu-kategoria horretan, gehienak, gorroto-delituen % 67,8, arrazakeriarekin edo xenofobiarekin lotuta daude. Tarte handi batera, indarkeria-mota horren arrazoirik ohikoenak identitate sexuala (% 14,1) eta orientazio politikoa (% 7,6) dira.
-
2024-05-09
Llama la atención que el titular de esta noticia sea un dato positivo frente a la mayoría de datos negativos y preocupantes, que da el informe. ¿Por qué esa maniobra de lo que parecería una minusvaloración de la realidad?
Otra forma de minusvalorar la problemática de la delincuencia en Euskadi es, cuando reseñan que el aumento con respecto a 2022, en un 24%, de los delitos contra la libertad sexual, cuyas víctimas son mayoritariamente niñas y mujeres, “se explica por el cambio normativo de la denominada coloquialmente ley del “solo sí, es sí”, así como al aumento de la conciencia social y, con ello, el número de denuncias”.
La conciencia social ¿de quién, de la víctima? ¿Las víctimas conocen lo que dice la ley del solo sí es sí y denuncian o no, tras leérsela? ¿En qué se basan para sostener semejantes afirmaciones? Porque en el informe original esa explicación no aparece y este incremento en los delitos contra la libertad sexual se está dando también en otras Comunidades Autónomas sin que se dé esa explicación.
También minusvaloran al afirmar que delitos contra las mujeres no son solo más graves “por la inseguridad y alarma social que generan” como indica la noticia al referirse a la violencia contra las mujeres. Son graves por el propio hecho en sí, que provoca un sufrimiento que las mujeres llevan consigo todo el resto de su vida, como demuestran los estudios realizados al respecto. Y son también graves porque el sujeto potencial de estos delitos son la mitad de la población por el hecho de pertenecer al sexo mujer.
A destacar que también aumenta “la violencia a manos de la pareja o expareja (violencia de género)” en un 7% con respecto a 2022. ¿Para esto no tienen explicación, pero para los delitos contra la libertad sexual, sí?
También llama la atención que siendo los “las infracciones penales con motivo de odio” en Euskadi algo excepcional (que nos honra como sociedad), según el documento de memoria delicuencial, exista “una mesa estable sobre los delitos de odio” y una colaboración con instituciones como la EHU/UPV, a través del convenio con la Cátedra de Derechos Humanos y Poderes Públicos”. Ojalá la EHU/UPV mostrara el mismo interés respecto a la violencia contra las mujeres más allá de conmemoraciones de calendario. -
2024-05-07
Ya que no me publican (al menos hasta ahora) mi anterior comentario en el que resaltaba la gravedad de la violencia contra las mujeres, al menos corrijan el enlace o "link", porque al pincharlo lleva al documento de la memoria correspondiente al año 2022, y están refiriéndose en esta noticia, a la del año 2023. Gracias.
-
2024-05-01
Egongo da, halaber, delitua egin izana bere kabuz grabatzen duenik agintariei entregatzeko, disuasio gisa balio dezakeenik, edo, alderantziz, grabazio pribatuak erabiltzen direnean delitu-izaerako birsalmentako datuak gaizki erabiltzeko, gainera, ohartu gabe hackeatze baten biktima izan ez denean.
-
2024-05-01
También habrá quien grabe la comisión del delito por sus propios medios para entrega a autoridades puede servir como disuasión, o al contrario, se utilicen grabaciones privadas para mal uso de los datos reventa carácter delictivo cuando no se haya sido además víctima de un hackeo sin percatarse.