Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Osasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 6.200.000 € bideratuko ditu osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako urteko laguntzetara (Gobernu Bilera 2024-4-30)

2024-04-30
  • Osasun Sailak osasun-laguntza eta bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak finantzatzera bideratu du deialdi hau

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du gaur Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuaren Aginduari. Agindu horren bidez, Osasun Sailak urtero osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako ematen dituen laguntzetarako deialdia egiten da. Laguntza horiek 2024an 6.200.000 €-ko zuzkidura dute, iaz baino berrehun mila euro gehiago. Orduan ere, milioi-erdi euro gehiago eman ziren 2022arekiko.

Laguntza hauek zabaldu egin daitezke, eta helburua dute pertsonen osasuna eta osasun-sistemaren jarduna hobetzen laguntzea, baita osasun-laguntza eta bizi-kalitatea hobetuko dituzten ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzea ere.

Ildo horretatik, lau laguntza-ildo zehaztu dira:

– Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea I+G proiektuen bidez, helburu hartuta osasun-sistemaren ahalmena indartzea eta osasun-sistemaren eta gizartearen eskaerei hobeto erantzuteko behar den ezagutza sortzen eta integratzen laguntzea.

Osasun-arloko ikerketa-jarduera areagotzea, jarduera kliniko-asistentziala duten langileek egindako I+Gko proiektuen edo jardueren bidez, I+Gko jardueretarako dedikazioa areagotzeko eta Euskadiko osasun-sisteman ikerketaren kultura indartzeko.

Osasunaren arloko ikerketa estrategikoa sustatzea, Euskadiko lidergo sanitariotik, lankidetzatik eta gaitasun zientifiko-teknologikoen aprobetxamendutik sortutako I+G proiektuen bidez, horiek ahalbidetu egiten baitute produktu, prozesu edo zerbitzu berrien balorizazioan eta garapenean aurrera egitea, RIS3 Euskadi-ZTBP 2030 estrategiaren ildotik.

– Interes bereziko ekintza osagarriak, RIS3 Euskadi helburuekin bat datozenak Osasun pertsonalizatuaren esparruan, RIS3 dinamika eta lankidetza indartzen dituzten eta proiektuak garatzea eta emaitzak ustiatzea errazten duten ekintzak babestuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko