Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Garapen ekonomikoaren eredutzat onetsi du Euskadi Harvardko Unibertsitateak

2012.eko otsailak 29

  • Legegintzaldi honetan izandako aurrerabideak aurkeztu zituen bart Bernabé Unda sailburuak Michael Porter irakaslearen eta Harvard Kennedy School eta Massachussets Institute of Technology (MIT) zentroetako eta Tufts Unibertsitateko ikasleen talde hautatuaren aurrean.
  • 2010-2013 aldiko Lehiakortasun Plana eta Eutsi, Lehiatu eta Buru izan estrategiek euskal ekonomiarako izan dituzten ondorio positiboak zehaztu zituen sailburuak.
  • Iazko urrian, estatubatuar unibertsitate horretan azaldu zituen azken urteotan Euskadik eman dituen aurrerapauso garrantzitsuak Patxi Lopez lehendakariak.
  • Harvardko Unibertsitateak aztertu eta diseinatu duen 'euskal kasua' Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak emandako MOC (Microeconomics of Competitiveness) ikastaroaren 10. edizioan aurkeztuko dute.

Garapen ekonomikoko eredu gisa Euskadik erakusten duen etsenplua onetsi zuen bart Harvardko Unibertsitateak. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak gonbidatu berezi gisa parte hartu zuen estatubatuar unibertsitate ospetsu horretan ematen den lehiakortasunari buruzko ikastaroan. Bere hitzaldia amaitu zuenean, ikastaroko zuzendari Michael E. Porter irakasleak azken hamarkada hauetan, eta bereziki legegintzaldi honetan, ezarritako politikak balioetsi zituen.

Urteak dira Harvardek arlo horretako 'euskal kasua' aztertzen duela, 'Euskadi: Garapen Ekonomikoko Estrategia bat' izenburuko ikasgaiarekin. Porter irakasleak zuzentzen du, espezialitate horretan mundu osoan dagoen aditurik handienak, sektorearen ustez klusterren ereduaren sortzaile denak, hain zuzen ere.

Bart emandako eskolara Harvard Business School, Harvard Kennedy School eta Massachussets Institute of Technology (MIT) zentroetako eta Tufts Unibertsitateko ikasleen talde hautatua bertaratu zen.

Michael Porter irakasleak emandako eskolarekin hasi zen ekitaldia, 'euskal kasuaren' aurrekarien sarrera eginez. Garapen ekonomikoaren arloan Europako eskualdeen artean azken hamarkadetan Euskadi pribilejiozko posizio batera eraman duen politikaren xehetasunak aztertu dituzte ikastaroan.

Porterren azterketa

2009ra arte aztertu zen 'kasua'. Urte horretan, Porter irakasleak bere azalpenean adierazi zuenez, "Patxi López sozialistak Juan José Ibarretxe ordezkatu zuen presidente gisa martxoko hauteskundeen ondoren". Eta jarraitu zuen: "Alderdi Jeltzalea izan zen bozkatuena, baina gehiengo absoluturik gabe, eta hori horrela, Alderdi Sozialistak Gobernu berria eratu zuen, lehen aldiz demokrazia Espainiara itzuli zenetik. Probintzia-gobernuetan (foru-aldundiak) EAJk jarraitu zuen agintzen".

Porterren azterketaren arabera, "Patxi Lópezek Bernabé Unda hautatu zuen, filiazio politikorik gabeko enpresa-exekutibo bat, Industriako sailburu gisa. Unda 2009ko maiatzean karguaz jabetu zenean, jarduera ekonomikoa bat-batean erotzen ari zen krisi ekonomiko eta finantzario globalaren eraginez". Eta honako hau gaineratu du: "Undak plan ekonomiko berria garatu behar izan zuen hurrengo urteetarako".

Harvardko adituaren interpretazio horretatik aurrera, sailburuak hitza hartu zuen 2009ko miatzetik hona emandako pausoak azaltzeko. Karguaz jabetzean aurkitu zuen krisi-egoeraren aurrean harturiko erabakiak azaldu zituen Bernabé Undak.

Eutsi estrategiaren gakoa

Sailburuak Harvard Business School zentroan azaldu zituen 2009ko erdialdeaz geroztik harturiko neurri garrantzitsuenetako batzuk. Eutsi estrategia nola aplikatu den zehaztu zuen, euskal enpresei egungo egoera gaindi dezaten laguntzeko (45.000 enplegu baino gehiago sendotu dira horri esker), baita Euskadiko enpresa-sarearen finantzaketa errazteko garaturiko erreminta guztiak ere.

Euskal enpresa-sarea babesteko kapital-arriskuaren erabilera zenbateraino ugaritu den errepasatu zuen: bi urte eta erdi pasatxoan aurreko 7 urteetan erabilitako diru-kopurua bikoiztu egin da.

Gainera, Ekarpen Funtsa abiarazi da (orain arte 100 milioirekin, eta aurten beste hainbeste gehituko zaio horri), txoke-abalak sortu dira (267 milioi eman dira 28.000 enplegurekin baino gehiagorekin 2.800 enpresak parte hartu duten proiektuak babesteko).

Jaurlaritzak onarturiko 2010-2013 aldiko Enpresa Lehiakortasuneko Planaren ardatz nagusiak ere errepasatu zituen sailburuak, Jaurlaritzak 2010eko uztailean onarturiko eta Euskadiren lehiakortasun-eraldaketarako gida-lanak betetzen dituen planarenak.

Nazioartekotzearen aldeko apustua aipatu zuen, enpresa-misioekin eta beken bidezko langile kalifikatuen prestakuntzarekin (legegintzaldiaren hasierako 30 beketatik aurten izango diren 500 beketarainoko jauzia egin da).

Hainbat alderdi nabarmendu zituen sailburuak, hala nola esportazioetako errekor lortu berria, eta ekonomia irekiaren ildoaren barruan, turismoaren arrakasta, azken bi urteotan ondoz ondoko errekorrak lortu baititu bisitarien etorrerari dagokionez.

I+G+B+Naren aldeko apustua

Undak gogorazi zuen lehiakortasun-politika berrikuntzaren aldeko politika egitetik I+G+Bari nazioatekotzea gaineratzera igaro dela, baita iraunkortasunak berekin dakartzan aukerak ere. I+Gan, BPGaren gaineko gastuaren % 2ko muga gainditu du Euskadik lehen aldiz.

Kasu zehatzak azaldu zituen sailburuak, hala nola Liderra izan estrategiaren aldeko apustua, hainbat proiekturen bidez, hala nola ibilgailu elektrikoa, sare adimendunak edo gas ez-konbentzionala.

Undak azpimarratu zituen, halaber, klusterrak eta enpresen arteko lankidetza-proiektuak sendotzeko egindako ahaleginak.

Bostongo Unibertsitatean emandako hitzaldian, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuorde Juan Goicolea eta Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije izan zituen berekin Undak. Eskolan izan zen, halaber, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren zuzendari José Luis Curbelo.

Guztiek ere Harvardko ikasleen eta ikastaroaren zuzendariaren aurrean defendatu zuten azken urteotan izan den garapena, egungo testuinguru ekonomikoan Euskadiri Espainiako autonomia-erkidegoen artean hobekien eusten ari dena izatea ahalbidetu dion garapena, hain zuzen ere.

'Euskal kasua', laster Euskadin

Urte batzuk daramatza jada Harvardko Unibertsitateak 'euskal kasua' aztertzen eta diseinatzen. Laster, jendaurrean aurkeztuko dute Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak emandako MOC (Microeconomics of Competitiveness) ikastaroaren 10. edizioan.

Atzoko hitzaldia iazko urrian Patxi López lehendakariak Harvardko Unibertsitatean emandakoaren jarraipena izan zen, hots, Euskadiri egungo krisialdi honi bere inguruneko eskualde batzuek baino hobeto aurre egitea ahalbidetzen dioten politika ekonomikoetako batzuk azaldu zituen hitzaldiarena.

Boston, 2012ko otsailaren 29a

14 iruzkin
  • @iniciaFP
    2012.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    La Universidad de Harvard reco http://t.co/9u27daqN

  • @iniciaFP
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    La Universidad de Harvard reco http://t.co/9u27daqN

  • @SOlcoz
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico: http://t.co/J8dLYVtT

  • @BasqueHPC
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    The University of Harvard recognizes the Basque Country as an example of economic development http://t.co/REIRgUbV

  • @odrinosaurus
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico: http://t.co/J8dLYVtT

  • @MirenForonda
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico: http://t.co/J8dLYVtT

  • @IntzIriarte
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico: http://t.co/J8dLYVtT

  • @mikelgine
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico: http://t.co/J8dLYVtT

  • @DocorComunica
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    La Universidad de Harvard reconoce a #Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico (con vídeo) http://t.co/kBp4I8Ar #economia

  • @UgaitzZb
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    "valoró las políticas implementadas en las últimas décadas" RT @txarliegarcia Harvard reconoce a Euskadi como ejemplo.. http://t.co/s3JRKtzh

  • @txarliegarcia
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico http://t.co/koUFuPGS

  • @JulenRodri
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico. http://t.co/XTQFRXF7

  • @asier_vazquez
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico. http://t.co/y1VLhM54

  • @blo85
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Universidad de Harvard reconoce a Euskadi como un ejemplo de desarrollo económico. http://t.co/XTQFRXF7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)