Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Euskal ekonomiak lehen hiruhilekoan izandako hazkundea da Astekonomiaren goiburua gaur, eta etxebizitzen salmenta eta euskal hoteletako ostatu-gauak ere jasotzen ditu

2024-04-26

Euskal ekonomiak urteko lehen hiruhilekoan izandako hazkundea (% 1,6koa) da gaur Astekonomiaren goiburua. Asteko adierazlerik aipagarrienen laburpen bat da, etxebizitzen salmentan otsailean izandako erritmo onari eta 2024ko lehen hiru hilabeteetan euskal hoteletan izandako ostatu-gauen errekorrari ere erreparatzen diona.

Alde batetik, Eustatek argitaratutako aurrerapenaren arabera, euskal ekonomia % 1,6 hazi zen 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean. Horrela, egonkortu egin da aurreko hiruhilekoetan erregistratutako zifretan. Era berean, enpleguak bilakaera positiboarekin jarraitu zuen, % 2,0ko hazkundea izan baitzuen aurreko urteko aldi beraren aldean.

Bestalde, otsailean, Euskadin erregistratutako salerosketen kopuruak % 1,4 egin zuen gora aurreko urteko aldi beraren aldean. Hala, aurreko hilabeteetan erregistratutako balio negatiboak alde batera utzi dira, egungo interes-tasa altuak gorabehera.

Era berean, urteko lehen hiruhilekoan, Euskadiko hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 9,2 gora egin zuten aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Zehazki, 1.350.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu ziren. Hain zuzen, hori da aldi horretako erregistrorik altuena datuak daudenetik.

Asteroko laburpen hau minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko