Berriak
Eu

Lehendakariak “normaltasun osoz” hartu du Eusko Jaurlaritzako Diputazio Iraunkorraren aurrean izango duen agerraldia

2010.eko urtarrilak 26

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Ertzaintza zoriondu du Jaurlaritzaren partez , goizaldean ETAren aurka egindako operazioarengatik

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du lehendakariak "normaltasun osoz" hartzen duela Eusko Jaurlaritzaren Diputazio Iraunkorraren aurrean, Jaurlaritzaren jarduera zuzenduko duten "ildo estrategikoak" azaltzeko, izango duen agerraldia. Mendiak aurreratu du lehendakariak, Iñigo Urkullurekin ostegunean izango duen bileran, "herri akordio estrategikoak" lortzeko itxaropena duela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du lehendakariak "normaltasun osoz" agertuko dela Eusko Jaurlaritzaren Diputazio Iraunkorraren aurrean, Jaurlaritzaren jarduera zuzenduko duten "ildo estrategikoak" azaltzeko. Mendiak azaldu du lehendakariak "argi eta garbi azaldu zituela gobernu hau lantzen ari den ildo estrategikoak, eta horiek, sailburu bakoitzak legebiltzarrean egindako agerraldian aurkeztu zituen ildo estrategikoen denbora zehaztea baino ez direla". Horrenbestez, lehendakaria "atsegin osoz" joango da legebiltzarraren aurrean ildo horien berri ematera.

Asteroko Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak, Gobernu Kontseiluan lortutako akordioak eta gaurkotasun politikoaren beste gai batzuk aztertu ditu. Mendiak, agerraldi publiko honetan, halaber, Jaurlaritzaren partez Ertzaintza zoriondu du, gaur goizaldean egindako terrorismoaren aurkako operazioarengatik, ustezko 5 etakide atxilotzea ahalbidetu duena. Ertzaintzak, pertsona horiek Ondarroako Ertzaintzaren polizia etxearen aurka 2008ko irailean bonba autoaren bidez egindako atentaturekin eta Abiadura Handiko Trena eraikitzeko obren aurkako hainbat erasorekin lotu ditu.

Kazetariei erantzunez, bozeramaileak aurreratu du, lehendakariak Iñigo Urkullu EAJren presidentearekin datorren ostegunean bilera bat deitu izanaren helburua "herri akordio estrategikoak" lortzea dela. "Lehendakaria bilera horretara doa eztabaidatu egin nahi duelako eta herri akordioetara iristea lortu, izan ere, oposizioaren buru nagusia da", nabarmendu du Mendiak. Halaber, adierazi du espero duela Urkullu elkarrizketara "lehendakariak duen borondate berarekin joatea, eskua luzatuta izateko borondatearekin". Bozeramaileak berriro esan du "beharrezkoa" dela horrelako elkarrizketak aldizka instituzionalizatzea.

Erakundeen arteko talka

Bestalde, Gasteizko gobernuaren bozeramaileak salatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Urdaibaiko eskualdean ingurua biziberritzeko ezarri nahi den proiektuari buruz erabaki bat hartzeko "gehiegizko presa" duela . "Foru Aldundia korrika ari da, dirudienez gehiegizko presa du, eta eztabaida ekidin nahi du", azpimarratu du Mendiak. Era berean, berriz adierazi du Eusko Jaurlaritzak "inguruneko naturan ondo sartutako eredu iraunkor baten alde egingo duela, gure kultura zabaltzeko balio duena". Zentzu horretan, Mendiak berriro adierazi du "ez dela ona erakundeen arteko talka eragitea", Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari denari erreferentzia eginez. "Guk adostasuna planteatzen dugu, ez baita ezer onik irteten erakundeen arteko talkatik", amaitu du.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko urtarrilak 27

    Vamos a jugar al Tabú. Empieza el PSE: Hablar de "Gobierno de Patxi López" sin emplear los términos "cambio", "normalidad" y "ciudadanía". Cuidado, que igual a alguno se le funde el cerebro...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria