Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Colegio de Agentes y Comisionistas de Aduanas de Bilbao elkargoa kentzeko Lege-aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2024-04-25

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Colegio de Agentes y Comisionistas de Aduanas de Bilbao elkargoa kentzeko Lege-aurreproiektua izapidetzea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian.

Horretarako ezarritako epea igaro eta alegazioak ez direla aurkeztu kontuan hartuta, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan