Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak ziurtatu du Euskadik hedatzen den industria behar duela aberastasuna sortzen eta ongizateari eusten jarraitzeko

2024-04-26
  • "Beti da pozgarria Euskadin lan egiten duten enpresak hazten ikustea, inbertsio berri eta garrantzitsuak egiten dituztela egiaztatzea; hori baita gure herrian ikusten duten potentzialaren erakusgarririk argiena”- azpimarratu du Urkulluk Belgicast Internationalen lantegi berriaren inaugurazioan
  • Lankidetza publiko-pribatua defendatu aurrera egiten eta enpresek lurraldean inbertsioak egiten jarraitzeko eredu eraginkor gisa

Iñigo Urkullu Lehendakaria Belgicast International enpresaren lantegi berriaren irekiera izan da, Lezaman, Arantxa Tapia sailburuarekin batera. Bere hitzaldian, Lehendakariak eskerrak eman dizkio enpresari egindako apustu ausartagatik, Euskadin inbertitzeagatik eta herri honek eskaintzen dituen aukeretan sinesteagatik. "Beti da pozgarria Euskadin lan egiten duten enpresak hazten ikustea, inbertsio berri eta garrantzitsuak egiten dituztela egiaztatzea; hori baita gure herrian ikusten duten potentzialaren erakusgarririk argiena"- adierazi du.

Enpresako arduradunen aurrean, Urkulluk ziurtatu du jakin dutela Euskadik dituen hazteko aukerak identifikatzen eta hori dela-eta hartu dutela hemen hazten jarraitzeko erabakia. “Egonkortasuna, segurtasuna, erakunde konprometituak eta langileen lehiakortasuna dira enpresek Euskadin inbertitzeko arrazoietako batzuk”- gaineratu du eta gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, arrazoi horiei eusteko beharra azpimarratu du Lehendakariak, Euskadik etengabe hedatzen den industria behar beharrezkoa duelako aberastasuna sortzen eta bere ongizatea mantentzen jarraitzeko.  

Testuinguru horretan, Lehendakariak erakunde eta enpresek partekatzen dituzten beste 4 balio ere aipatu ditu: berrikuntza, kalitatearekiko konpromisoa, jasangarritasuna eta talde-lana. "Lehiakorrak izaten  eta aberastasuna sortzen jarraitu nahi badugu, ezinbestekoa dira etengabeko hobekuntza eta berrikuntza; kalitatearekiko konpromisoa ere gure beste nortasun ezaugarrietako bat da, baita euskal industriarena ere, ez gara ondo egindako lanarekin konformatzen,  beti gauzak hobeto egiteko grina daukagu”- adierazi du. Jasangarritasunari dagokionez, Urkulluk berretsi du prozesuak pixkanaka egokitu behar direla emisioak ahalik eta gehien murrizteko, eta euskal industriarekin batera lanean ari direla baieztatu du.

Amaitzeko, Lehendakariak talde-lanaren eta lankidetza publiko-pribatuaren defentsa argia egin du, "ezin dugu bakarrik aurrera egin, elkarlana ezinbestekoa da eta euskal erakundeek enpresen hazkundea bultzatu eta bermatu behar dute, eta horretarako formularik onena eta eraginkorrena da lankidetza publiko-pribatu, eredu horri esker, enpresek begi onez ikusten dute gure lurraldean inbertsioak egitea”- amaitu du.

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-05-06

    Hondamendia gertatuz gero arriskuak minimizatu ahal izateko, ekoizpen-unitate txikiagoak kanpora ateratzea izan liteke ideia. Izan ere, Erkidegoaren baimenarekin ere egin daiteke, etxebizitza partikularretaraino, adostutako baldintzetan.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-06

    Para poder minimizar riesgos en caso de desastre podría ser una idea externalizar unidades productivas más pequeñas que pueden ser incluso si cabe con permiso Comunidad hasta domicilios particulares en las condiciones se acordaran

  • Argazkia Antoninus
    2024-04-28

    El posicionamiento de la industria vasca exige que la consejería de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente se disgregue en tres departamentos distintos. Por un lado, Industria (a la que se puede añadir Comercio, Turismo y Energía). Por otro, Agricultura, Pesca y Alimentación. Por otro, Medio Ambiente o Transición Ecológica. La importancia estratégica y futura de la energía aconseja que esta palabra forme parte del nombre de un departamento. Igual con el reto demográfico, la seguridad social y otras cuestiones de igual importancia presente y futura.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak