Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Segurtasuna
qrcode

“Ezagutza partekatuz”: datuaren eta irudien garrantzia polizia-erabakiak hartzerakoan

2024-04-25
  • Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak polizia-interes komuneko gaiak aztertzeko antolatu duen bosgarren topaketa da
  • Ertzaintzaren, udaltzaingoen, Mossoen eta Foruzaingoen 190 agente inguruk polizia-jarduketetan teknologia berriak erabiltzeari buruz eztabaidatu dute

Eusko Jaurlaritzak bosgarren “Ezagutza Partekatuz” saioa egin du gaur goizean, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak antolatuta, Euskal Poliziaren jarduerak eta euskal herritarren segurtasuna eta ongizatea indartuko dituzten ezagutzen eta esperientzien trukea sustatzeko.

Oraingo honetan, Ertzaintzaren, Euskadiko 34 udalerrietako udaltzaingoen, Esquadra Mossoen eta Nafarroako Foruzaingoaren 190 agente inguruk eztabaidatu dute polizia-arloko erabakiak modernizatzeari buruz, inteligentziatik eta datuen eta irudien kudeaketa egokitik gidatuta, funtsezko puntua izanik Euskadiko 2025eko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorrean.  

PROGRAMA

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak inauguratu dute saioa, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Olatz Arabiourrutia Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria eta Malentxo Arruabarrena Arkauteko Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria ere bertan direla, eta, ondoren, polizia-inteligentziaren eta datuen kudeaketaren arloko 6 agente adituri eman die hitza.

Lehenengo, Ertzaintzaren Inteligentzia Bulegoaren bi arduradunek, inteligentziak herritarrak babesteko prebentzio-lanetan, informazio geoerreferentziatuko sistemen eta poliziaren datu-baseen bidez, erabiltzen duen “patruilaje fokalizatua” azaldu die entzuleei. Jarraian, Juan Ramón Navarrok, Polizia Judizialaren Arloko eta Alcobendasko (Madril) Udaltzaingoaren Informazioaren Analisirako eta Bizikidetzarako Inteligentzia Unitatearen inspektoreordeak, polizia-datuaren benetako balioa aztertu du, baliabideak optimizatzeko eta aurreikuspenak hobetzeko erabakiak hartzea errazten duen aldetik analisi sakon baten ondoren.  

Gero, Albert Vilatarsanak eta Josep M. Domínguezek, Sant Boi de Llobregateko Hiri Seguruaren Ataleko intendente zuzendariak eta Udaltzaingoaren Zerbitzua Koordinatzeko inspektoreordeak, Business Intelligence erremintek polizia-datuen kudeaketan duten aplikazioa aztertu dute. Eta, azkenik, Manuel Lópezek eta Pedro Buizak, Las Rozaseko (Madril) Udaltzaingoaren komisario buru nagusiak eta Teknologia Berrien ofizial arduradunak, inteligentzia kudeatzeko euren sistemek eskaintzen dituzten aukeren erakustaldi praktiko bat egin dute, denbora errealean.

5 iruzkin
  • Segurtasuna
    2024-05-02

    Egun on,
    Debido a unos problemas técnicos, no hemos podido publicar todavía el vídeo de la primera parte de la jornada. Estamos trabajando en solucionarlos lo antes posible.
    Ondo izan.

  • Argazkia Juanmael092
    2024-05-02

    ¿Saben si se cargará la 1a ponencia en estos dias?

  • Argazkia Juanmael092
    2024-04-26

    Solo está encargada la ponencia segunda, a a pesar de existir dos vídeos. Les agradecería que también colgasen la primera parte de las ponencias para poder visionar las ya que son muy interesantes. Gracias

  • Argazkia Xaver
    2024-04-26

    Muy importante como cualquier dato bien analizado no puede ser desperdicio en un contexto dado, el caso es aprender a discriminar bien los mismos dando mayor importancia, la máquina decide pasar a primer nivel de preferencia de atención algunos frente a otros sin que quepan plazos de prescripción ni borrado de los mismos con gestión inteligente autoborrado cuando el espacio ocupado no pueda ser ilimitado con consumo de energía e impacto ambiental. El caso es contar con recursos suficientes actuación una vez saltan las alarmas lo que hay que priorizar ya que las fuentes del delito pueden conocer estas limitaciones cuando además colaboren personal infiltrado.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-26

    Oso garrantzitsua da, ondo aztertutako edozein datu testuinguru jakin batean alferrik galdu ezin daitekeenez, kasu honetan datu horiek ondo diskriminatzen ikastea, garrantzi handiagoa emanez. Makinak arreta-lehentasuneko lehen mailara igarotzea erabakitzen du, batzuek beste batzuen aurretik, preskripzio-eperik gabe eta epe horiek autoborratutako kudeaketa adimendunarekin ezabatu gabe, okupatutako espazioa energia-kontsumoarekin eta ingurumen-inpaktuarekin mugagabea izan ezin denean. Kontua da alarmak jo ondoren behar adina baliabide izatea, eta horri eman behar zaio lehentasuna; izan ere, delituaren iturriek muga horien berri izan dezakete, infiltratutako langileek ere laguntzen dutenean.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak