Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gobernuak UNRWAri eta errefuxiatu palestinarrei ematen dizkien laguntzak indartu ditu

2024-04-30
  • Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu du hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioak, trazabilitatekoak, etiketatzekoak eta publizitatekoak arautzeko
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.

ERREFUXIATU PALESTINARREI LAGUNTZEKO NAZIO BATUEN AGENTZIARENTZAKO LAGUNTZAK

Gobernu Kontseiluak milioi bat euroko bi dirulaguntza onartu ditu eLankidetzaren bidez Ekialde Hurbileko Errefuxiatu Palestinarrei eta errefuxiatu palestinarrei laguntzeko Nazio Batuen Agentziari (UNRWA) laguntzen jarraitzeko. Bozeramaileak azaldu duenez, dirulaguntzaren helburua da "Palestinako herritarrei premiaz behar dituzten osasun-zerbitzuak bermatzea, baita elikagai terapeutikoak eta tratamendu mediko egokia ere, eta Lanbide Heziketako Programa eraldatzen laguntzea".

HURBILEKO SALMENTA BULTZATZEKO DEKRETU BERRIA

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien trazabilitate, etiketatze eta publizitateari buruzko baldintza higieniko-sanitarioak arautzen dituen dekretu berriari.

Zupiriaren hitzetan, "bere helburua hurbileko salmenta sustatzea da, ekoizleen emaitza ekonomikoak hobetzeko, produktu primarioak edo eraldatuak gehiago merkaturatuz, eta, ondorioz, balio erantsia handituz eta lehen sektorea eta landa-ingurunearen garapenari egiten dioten ekarpena ikusaraziz".

Era berean, Dekretuak aukera emango die kontsumitzaileei hurbileko elikagaiak eskuratzeko, haien jatorriari, kostuari, ekoizpen-sistemari eta jasangarritasun-baldintzei buruzko informazio argiarekin.

GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIAK

Ohikoa denez, Bingen Zupiria bozeramaileak Gobernu Kontseiluan aztertu eta onartutako beste gai batzuen berri eman du.

Lehenik eta behin, adierazi du Gobernu Kontseiluak ITSASORATU programa onartu duela Euskadiko arrantza-flota gaztetzeko. Esan duenez, eta arrantza-sektorean emakumearen presentzia sustatze aldera, deialdi honetan berriro ere laguntza indartuko da 1.000 eurorekin emakumeen kasuan.

Helburu berarekin, baina beste eremu profesional bati dagokionez, Kontseiluak gaur onartu du garraio publikoaren sektoreko profesionalei laguntza ekonomikoa emateko Agindua, baldin eta adinagatik bide beretik baino gehiago lan egiteari uzten badiote.

2000. urtean abian jarri zen laguntza-programa honek 450.000 euroko aurrekontua du aurten, eta honako egoera hauetakoren batean dauden garraiolariei zuzenduta dago: 63 eta 64 urte izatea edo ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia aitortuta izatea.

Halaber, 300.0000 euroko laguntzak onartu dira Euskadiko irabazi asmorik gabeko osasunaren arloko gizarte-ekimeneko elkarteentzat. Elkarte horiek gaixoek eta haien familiek osatzen dituzte, eta Gobernuak kolektibo horien bizi-kalitatea hobetzeko laguntzak bideratzen ditu.

Era berean, osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen urteko deialdia baimendu da, eta 6 milioi euroko zuzkidura du, iaz baino berrehun mila euro gehiago.

Prentsa-dosierra

Gai zerrenda
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak