Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria sailburua Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren aurtengo edizioaren aurkezpenean izan da

2024-04-24

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria sailburua Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 2024 edizioaren aurkezpenean izan da gaur Getxon. Algortako kasinoan egin den ekitaldian aurkeztu da aurtengo irudia eta programazioa. Jaialdiaren 18. edizioa ekainaren 6tik 30era egingo da, "Play" lelopean. Guztira 22 erakusketa programatuko dira, gehienak aire zabalean. Aurtengo edizioan, aisialdirako eta kirolerako espazio publikoetan egingo dira erakusketak hala nola skatepark bat edo haur-parke bat. Jaialdiak programa parte hartzaile sendoa ere badu, ikusle desberdinentzat pentsatua: elkarrizketa profesionalak, bisitak, aurkezpenak, esku-hartzeak, proiekzioak, performanceak, tailerrak edo gaueko ibilaldiak, besteak beste.

Zupiria sailburuak azaldu duenez Getxophoto bezalako jaialdiak "beharrezkoak dira talentuari bultzada emateko eta gizarteari erakusteko". Gainera kulturak arlo sozio-ekonomikoan ere eragiten duela erakusken du "Getxo 25 egunetan kulturaren agendan egongo da eta horrek eragina izango du bertoko herritar, langile, mekataritza eta enpresetan. Honez gain, Getxoko 30 bat saltokietako erakusleihoetan mundu osoko irudiak egongo dira ikusgai". Amaitzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du Euskadiko kultura eskaintza ez dela hiriburuetara mugatzen eta jaialdi honek "Getxo eta Euskadi Kulturaren nazioarteko mapan kokatzen dituela".

Informazio gehiago hemen.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)