Elkarlan Sariak
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Gobernu Kontseiluak 1,2 milioiko laguntzak onartu ditu turismo-ekintzailetzarako eta -lehiakortasunerako (EMET 2024) (Gobernu Bilera 2024-4-23)

2024-04-23

Gaur onartu dira Gobernu Kontseiluan ekintzailetzan laguntzeko eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko 2024ko laguntzak (EMET), Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatuak. Laguntzen zuzkidurak 2023ko deialdiko aurrekontu bera mantentzen du, 1.285.000 eurokoa, turismo-ekintzailetza eta lehiakortasuna indartzeko eta bultzatzeko.

Laguntzen helburua da Euskadin tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen laguntzea, baita euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntza ere, berrikuntza teknologikoa, turismo-eskaintzaren hobekuntza eta optimizazioa eta/edo turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea sustatuz.

Turismoaren arloan negozio berriak sortzeko ekintzailetzarako zuzkidura 500.000 eurokoa da, eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko 785.000 euro erabiliko dira.

Programa honen onuradunak turismoaren arloan diharduten honako enpresa hauek dira: ostatu-enpresak eta jatetxeak, bitartekaritzakoak, turismo-garraiokoak, turismo aktibokoak, kongresuen antolatzaile profesionalak, turismo-gidariak eta autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.

Berritasun gisa, turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzearen arloan, diruz lagundu ahal izango dira, mugikortasun mugatua duten pertsonen irisgarritasuna errazteko, oztopo arkitektonikoak kentzeko egiten diren zaharberritze-lanak.  

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AlbisTech
    2024-04-30

    Comentario de Twitter:
    👋🏼🏨 ¿#Emprender en turismo? ¿Invertir en mejoras de la accesibilidad y sostenibilidad del negocio ya en marcha? Lo nuevo de las ayudas EMET 2024 del @DptoTurComCon es que se contemplan las reformas que eliminen las barreras arquitectónicas ♿

    https://t.co/IF8P3gjnXe https://t.co/dW30wiIlec

  • Argazkia SN Robot
    @AlbisTech
    2024-04-30

    Comentario de Twitter:
    👋🏼🏨 #Ekintzailetza turismoan? Dagoeneko martxan dagoen negozioaren irisgarritasuna eta iraunkortasuna hobetzeko inbertitzea? @DptoTurComCon sailaren EMET 2024 laguntzek arkitektura-oztopoak kentzeko erreformak barne hartzen dituzte ♿

    https://t.co/MkY4Xz79fG https://t.co/aWdKnKBDWS

  • Argazkia Xaver
    2024-04-24

    Auzotarrek nahitaez lagundu behar dute, eta gerta daitezkeen bizitoki irregularren berri eman diezaiekete agintariei. Hala, merkatua gehiago tenkatzen dute, eta burbuila posibleari oraindik ere eusten diote, ziztatu gabe, eta prezioen igoera artifiziala ez dagoen tokitik atera daiteke.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-24

    Colaborar la vecindad de forma obligada pudiendo ser, para hacer saber a autoridades de posibles alojamientos irregulares, lo que hacen es tensionar más el mercado manteniéndose la posible burbuja todavía sin pinchar con posible incremento artificial de precios sacar de donde no hay.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko