Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gaztelera-euskara, klik batean

2012-02-28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du, "euskera mundura zabaltzeko modu aproposa", lehendakariaren esanetan

Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna da gaur aurkeztu den hau, eta herritar guztien eskura dago jada www.itzultzailea.euskadi.net helbidean. Testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria izango da eta, horrez gain, webguneak ere itzultzen ditu eta bertan nabigatu ahala itzuli egiten du. Laguntza-tresna bat izaki, horrela erabili behar da. Beraz, behar-beharrezkoa da honako hau aintzat hartzea: itzultzaile automatikoak euskarara emandako itzulpena erabili nahi bada aurkeztu edo argitaratu nahi den dokumentu edo testuren batean sartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik itzulpen hori giza itzultzaile batek aztertzea eta zuzentzea.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaur aurkeztu duen itzultzaile automatikoa urteetan egindako lan luzearen emaitza da, baina azkenean proiektua gauzatu ahal izan da.

2011. urtea hain zuzen, urte erabakigarria suertatu da proiektua gauzatzeko garaian; izan ere, 2011n bultzada handia eman zitzaion itzulpen automatikoaren arloari. Blanca Urgell Kultura sailburuak aditzera eman duenez, “Eusko Jaurlaritzak itzulpen automatikoa eremu estrategikotzat jo zuen iaz eta, hori dela eta, 1.600.000 euro inguru (1.576.575,92 zehatz-mehatz) inbertitu zuen lan garrantzitsu batzuk abian jartzeko, bi itzulpen-noranzko berri gehitzeko oraingo sistemari: euskara-gaztelaniara eta ingelesa-euskara, eta baita Itzulpen-memorien Banku Publikoa ere. Gaur aurkeztu den itzultzaile automatikoan 2008an proiektua abian jarri zenetik orain arte 553.432 euro inbertitu dira (2008an 395.000 euro eta 2011n 158.432 euro)”.

Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna da gaur aurkeztu den hau, eta herritar guztien eskura dago jada www.itzultzailea.euskadi.net helbidean. Testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria izango da eta, horrez gain, webguneak ere itzultzen ditu eta bertan nabigatu ahala itzuli egiten du.

Dokumentu luzeagoak ere itzuliko ditu, baina funtzionaltasun hori Eusko Jaurlaritzako intranetean bakarrik erabiliko da. Horren arrazoia da, Jaurlaritzan egiten diren itzulpenak egiteko erabiliko dela, baina modu kontrolatuan, hau da, beti zuzenduko dira makinak egindako itzulpenak eta, zuzenketa horiei esker, sistema zuzendu eta hobetuko da. Tresna gero eta gehiago erabiliz gero, itzulpenaren kalitatea hobetzen joango da.  Esan bezala, ordea, sistema hobetzeko modu kontrolatuan erabili behar da. Horrek, epe labur-ertainera Interneten jarri den itzulpen-muga (1.024 karaktere)  handitzea ekarriko du. Horrekin eta sistemak onartzen dituen itzulpen-memoriekin, laster, sistema asko hobetzea espero da.

Lucy Software enpresa alemaniarraren Bartzelonako filialak egin du tresna hau. Eusko Jaurlaritzak, enpresa horri esleitu zion, lehiaketa publikoaren bidez, itzultzailea garatzeko kontratua. Itzulpen automatikoko sistema hau ordenagailu programa bat da, esan bezala, testuak gaztelaniatik euskarara itzultzen laguntzen duena. Itzulpen automatikoko beste edozein sistema bezala, laguntza-tresna da eta ezin du inolaz ere giza itzultzailea ordezkatu.

Askotan, euskarazko itzulpena zuzena izango da, edo ia zuzena,  estilo kontuak alde batera utzita;  beste batzuetan, ostera, euskarara egindako itzulpena zati batean bakarrik izango da zuzena. Hori ezinbestean da horrela, itzulpen automatikoaren  arloan teknologiaren egoera ikusita. Kontuan izan behar da itzulpen automatikoko programa batek ez duela ulertzen itzultzen ari dena –gizakiak egiten duen moduan– eta egiten duena esaldien itzulpen “mekanikoa” dela.

Laguntza-tresna bat izaki, horrela erabili behar da. Beraz, behar-beharrezkoa da honako hau aintzat hartzea: itzultzaile automatikoak euskarara emandako itzulpena erabili nahi bada aurkeztu edo argitaratu nahi den dokumentu edo testuren batean sartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik itzulpen hori giza itzultzaile batek aztertzea eta zuzentzea.

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen aburuz, “ahalik eta euskarazko itzulpen zuzenena lortzeko oso garrantzitsua da gaztelaniazko testua ondo idatzita egotea: akats ortografikorik gabe, azentuak zuzen ezarrita eta puntuazio markak egoki erabilita; gainera, sintaxia zuzena eta ez oso konplexua izan behar da. Bestalde, erabiltzaileak “erakutsi aukerak” laukitxoa marka dezake, sistemak zenbait hitz itzultzeko dituen aukerak ikusteko”.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurrerantzean lanean jarraituko du gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa hobetzen. “Baina, aldi berean, esan behar da une honetan euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpen-noranzkoetan lan egiten ari dela eta, hortaz, 2013ko udarako prest egotea aurreikusten dela.  Lan-ildo hau abian da, beraz, eta etengabe landu eta hobetu beharko da. Finean, helburua da itzulpen automatikoaren sistema integral on bat izatea, eta hori gertatuko da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza orain ere lantzen ari den Itzulpen-memorien Banku Publikoarekin lotura egiten denean” azpimarratu du Lurdes Auzmendi sailburuordeak.

 


24 iruzkin
  • 2012-03-05

    Entiendo que la traducción de textos de la intranet no deba de salir de los servidores del propio gobierno, pero viendo la estrategia catalana de fomentar el uso y la incorporación de términos al traductor automático de Google como medida de fomento en el uso del catalán, no hubiera sido más interesante hacerlo de esa manera? El parlamento catalán tiene su web en Catalá y se traduce al castellano mediante el traductor automático. Si la traducción es incorrecta, los propios usuarios intentarán mejorarlo. Traductor "social".

  • Argazkia SN Robot
    @osvalbuena
    2012-03-04

    Comentario de Twitter:
    Gaztelera-euskara, klik batean http://t.co/9RteRFGc "www.itzultzailea.euskadi.net" Itzultzaile berria #Irekia

  • Argazkia SN Robot
    @KikeUriarte
    2012-02-29

    Comentario de Twitter:
    Sigo probando el traductor automatico castellano-euskera del Gobierno Vasco http://t.co/JRs6UMXl ¡Una bomba!

  • Argazkia SN Robot
    @VG_ataraplazara
    2012-02-29

    Comentario de Twitter:
    RT @mikel_uriguen: Ea zelan dabilen... - Gaztelera-euskara, klik batean http://t.co/WI7LtWIO

  • Argazkia SN Robot
    @fundazioa
    2012-02-29

    Comentario de Twitter:
    Esta es buena!!! @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/pYqGbcOP

  • Argazkia SN Robot
    @tarinak22
    2012-02-29

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2012-02-29

    Comentario de Twitter:
    Ea zelan dabilen... - Gaztelera-euskara, klik batean http://t.co/3lAe2Uk4

  • Argazkia SN Robot
    @josearenedo
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @KikeUriarte: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/JRs6UMXl Y parece que funciona...!!!

  • Argazkia SN Robot
    @anacarrillop
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @KikeUriarte: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/JRs6UMXl Y parece que funciona...!!!

  • Argazkia SN Robot
    @ferjur
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @KikeUriarte: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/JRs6UMXl Y parece que funciona...!!!

  • Argazkia SN Robot
    @LuisTrincado
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @ainhoaeus: ¿y qué sabe traducir? RT @alorza: El GV ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/FluPWQnZ

  • Argazkia SN Robot
    @pablokueto
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/74xrtpl6

  • Argazkia SN Robot
    @larbelaitz
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

  • Argazkia SN Robot
    @pablokueto
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    Itzultzaile automatikoaren aurkezpena http://t.co/uj57IHm9

  • Argazkia SN Robot
    @mentxu09
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

  • Argazkia SN Robot
    @amaiaetxetxa
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

  • Argazkia SN Robot
    @Mr_Ansar
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

  • Argazkia SN Robot
    @ylzarbe
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera . Que no se entere mi irakasle. http://t.co/gsk4BSp3

  • Argazkia SN Robot
    @fjaralo
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

  • Argazkia SN Robot
    @puntocom
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automático castellano-euskera http://t.co/Wm1EuwO6

  • Argazkia SN Robot
    @KikeUriarte
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/JRs6UMXl Y parece que funciona...!!!

  • Argazkia SN Robot
    @KikeUriarte
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    Probando el traductor automatico castellano-euskera del Gobierno Vasco http://t.co/JRs6UMXl ¡Una bomba!

  • Argazkia SN Robot
    @ainhoaeus
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    ¿y qué sabe traducir? RT @alorza: El GV ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/FluPWQnZ

  • Argazkia SN Robot
    @luistxo
    2012-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco ha presentado el traductor automatico castellano-euskera http://t.co/QhqRFTQf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)