Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Valentzian gertatutako sute handia aztertuko du PAREZ PARE jardunaldian

2024-04-22
  • Andres Zearreta Akademiaren zuzendari nagusiak bideratuko ditu larrialdien, arkitekturaren eta psikologiaren arloko lau adituren esku-hartzeak, sute handi hori aztertzeko eta etorkizuneko hondamendiak saihesteko hartutako neurriei buruz gogoeta egiteko.

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia eta Malentxo Arruabarrena Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria buru direla egingo da datorren ostiralean, apirilaren 26an “PAREZ PARE: Valentziako sutea: ikasteko gaiak” jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk Arkauten antolatuta.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko elkarlanean jarduteko helburuarekin bi erakundeek 2014an izenpetutako hitzarmenaren esparruan egingo den 77. jardunaldia da.

PONENTZIAK

PAREZ PARE saio honetan, bi mahai-ingurutan aztertuko dira joan den otsailean Valentzian izandako sutearen ezaugarriak, era horretako hondamendiak sakontasunez aztertzeko eta ikasitako lezioak ezartzeko.

Lehenengo eztabaida-mahaian, Ricardo Gabriel Jiménez Pazek, Madrilgo Udaleko suteak itzaltzeko zerbitzuko Koordinazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako inspektoreak, eta Ignacio Garcia Urkizok, Bilboko Udaleko suhiltzaileen buruak, eskala handiko horrelako esku-hartzeetan izaten diren zailtasun eta arrisku nagusiak azalduko dituzte.

Bigarren mahai-inguruan, Juan Bautista Echeverriak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko arkitektoak, gaur egungo araudia eta gaur egun eraikinen segurtasuna hobetzeko egiten den administrazio-kontrola aztertuko ditu. Eta, amaitzeko, Mariano Navarro Sererrek, Valentziako larrialdietako psikologo klinikoak, hondamendi batean arreta psikologikoak duen garrantzia azalduko du.  

 

PROGRAMA OSOA: https://irekia.eus/lhk/53M

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-04-22

    Preceptivo medidas preventivas contra el fuego más aún valorado bien el riesgo informado de carácter obligatorio en cualquier escenario se pueda dar ahora además puede haber episodios de viento y aumento generalizado temperaturas.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-22

    Suaren aurkako prebentzio-neurriak aginduzkoak dira, eta are gehiago baloratu behar da edozein agertokitan gerta daitekeen nahitaezko arrisku informatua. Gainera, baliteke haizeak eta tenperaturek gora egitea oro har.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak