Berriak
Eu

Euskadiren 2011ko defizita 1.672 milioi eurora iritsi da, hau da, BPGaren %2,54koa da

2012.eko otsailak 28

Behin-behineko datuen arabera, 2011ren behin betiko itxiera ehuneko 2,48raino jaits liteke

Ekonomia eta Ogasun Sailburuak adierazi duenez, Euskadik “ez ditu beste urte batzuetara igarotako gastuak, eta ez ditu fakturak gordeta; ondorioz, 2011ren itxierari buruzko zifrak behin betikoak izango dira, datozen urteetarako inolako zortasunik gabekoak”. Ekitaldi honi dagokionez, Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du defizita %1,3koa izango dela.

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur Euskadiren defizitaren datuak eman ditu, hau da, 2011ren itxieran 1.672 milioi eurokoak dira, BPGaren %2,54, hain zuzen, otsailaren 24ko kontabilitatearen arabera. Behin betiko datuekin, zifra hori %2,48raino jaits liteke.

Aguirrek Jaurlaritzak gastua murrizteko egin duen ahalegina azpimarratu du, baina diru-sarreren beherakada erabakigarria izan da defizitaren igoerarako. Zentzu horretan, sailburuak esan du zergei buruz eztabaidatu behar dela Euskadik izan behar duten eredu sozialaren harira, lehendakariak defendatzen duen bezala, baliabide publikoak areagotu ahal izateko.

Euskadiko defizita gaur prentsaurreko batean eman du ezagutzera Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Aguirrek, Gobernuaren bozeramaile Idoia Mendiak eta Blanca Urgel Kultura sailburuak hedabideen aurrean hitz egin dute Lehendakaritzan (Gasteiz) gaur egin den Gobernu Kontseiluaren ostean.

Bozeramailearen ustez, joan zen igandean ezker abertzaleak egin zuen adierazpena “urrats bat da” eta aldi berean “adierazpen anbiguo bat da, eta ez du isiltasun konplizea ezabatzen”. Mendiaren ustez, ezker abertzaleak “askoz gehiago egin dezake eta egin behar du” herrialde honen alde.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.02.28)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-02-28n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)