Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

22:30etako agerraldia: behin-behineko zenbaketa amaitu da

2024-04-21
  • Gaurko datuei apirilaren 26an (ostirala) zenbatuko den AEHE botoaren emaitza gehitu behar zaie.
  • Atzerrian bizi diren 82.911 pertsonetatik 8.197k eman dute botoa, duela 4 urte baino ia % 10 gehiagok

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka bosgarren eta azken aldiz agertu da gaurko hauteskunde-egunean, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen zenbaketaren azken datuen berri emateko.

Zenbaketa horri "behin-behineko zenbaketa" deritzo, atzerrian bizi diren pertsonen botoa (AEHE errolda) ez delako sartu. Datorren ostiralean, apirilaren 26an, zenbatuko da, hiru hiriburuetako justizia-jauregietan. Errolda horretatik (82.911 pertsona) 8.197k eman dute botoa, guztizkoaren % 9,9k.

Parte hartzeari eta boto-zenbaketari buruzko informazio guztia apirilaren 22ra arte egongo da eskuragarri, astelehenera arte, horretarako prestatutako webgune ofizialean: www.eleccioneseuskadi.eus.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @lantzean_behin
    2024-04-21

    Comentario de Twitter:
    Gaurko datuei apirilaren 26an (barikua) zenbatuko den AEHE botoaren emaitza gehitu behar zaie. Atzerrian bizi diren 82.911 pertsonetatik 8.197k eman dute botoa, duela 4 urte baino ia % 10 gehiagok.

    #a21hauteskundeak #21A
    #LantzeanBehin

    https://t.co/mSmPrEzHe4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)