21:00etako agerraldia: zenbaketaren lehen behin-behineko datuak
- Hautestontziak itxi eta ordubetera, botoen % 24 zenbatu dira.
- Zenbaketa 22:30ean amaituko dela uste da.
Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkorekak laugarren agerraldia egin du gaur, hauteskunde egunean, hautetsontziak arratsaldeko zortzietan itxi ostean, oraindik behin-behinekoak diren lehen datuen berri emateko. Ordu honetan, gaueko 9etan, zenbatutako botoa % 24 da.
22:30ean Lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua berriro agertuko da gaurko zenbaketaren azken datuen berri emateko. Gaurko datuei atzerrian bizi diren pertsonen botoa gehitzea falta da, CERA errolda, hain zuzen ere. Datorren ostiralean, apirilaren 26an, zenbatuko da hiru hiriburuetako justizia-jauregietan. AEHE erroldaren guztizkotik (82.911 pertsona) 8.219k eman dute botoa, guztizkoaren % 9,9k.
Boto-zenbaketa zuzenean egin daiteke horretarako prestatutako webgune ofizialean: www.eleccioneseuskadi.eus. Datuak 3 minuturo freskatzen dira.