Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Segurtasuna
qrcode

Parte-hartzea 18:00etan: hautesleen % 51 bozkatu dute Euskadin

2024-04-21
  • Lurraldeka, Araban % 48,7k eman du botoa, Bizkaian % 51,9k eta Gipuzkoan % 50,7k.
  • Gainera, hauteskundeetako datuak kudeatzeko sistema informatiko berriari esker, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak partaidetza-datuak eskaintzen ditu, gaur egun, udalerrika

Hauteskunde egun honetako hirugarren agerraldian, Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak 13:00etan bildutako parte-hartzeari buruzko datuak eman ditu. Ordu horretan, Euskadi osoan, hautesleen % 51k eman zuen botoa.

HautesData hauteskundeetako datuak kudeatzeko sistema informatiko berriari esker, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak udalerrika zehaztutako datuak ere eskain ditzake. Adibidez, lurralde historikoetan eta hiriburuetan honako hauek bozkatu dute:

  • Bizkaia: % 51,9
  • Bilbo: % 50,3

 

  • Gipuzkoa: % 50,7
  • Donostia: % 51,5

 

  • Araba: % 48,7
  • Vitoria-Gasteiz: % 47,8

Parte-hartzeari buruzko informazio osoa eta zehaztua dago partaidetzaren jarraipenari eta boto-zenbaketari buruzko webgunean: www.euskadielecciones.eus.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)