Berriak Herrizaingoa
Eu

Trafiko Zuzendaritzak "Gazteak eta gidatzea:eskubide eta erantzukizuna" hezkuntza-materiala aurkeztu du

2010.eko urtarrilak 26

EAEko Bigarren Hezkuntza ikasten ari diren gazteei zuzendutako materiala informazioa eta heziketa emateko asmoz sortu dute, trafiko istripuen ondorioz sortzen diren pertsona, familia, gizarte eta ekonomia kostuen berri izan dezaten eta horiek saihesteko tresnak bereganatu ditzaten.

Gida hau Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Bide Hezkuntzarako programak osatzera dator eta RACC Fundazioaren ekimenez sortu dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan Bigarren Hezkuntza ikasten ari diren gazteei zuzendutako hezkuntza-material berria aurkeztu da gaur. Horiei beharrezko informazioa eta heziketa emateko asmoz sortu dute, trafiko istripuen ondorioz sortzen diren pertsona, familia, gizarte eta ekonomia kostuen berri izan dezaten eta horiek saihesteko tresnak bereganatu ditzaten.  

Mª Jesús Iturralde Trafiko Zuzendaritzako Bide Heziketaren arduradunak aurkeztu duen materialak hezitzaileek gai horri topikorik gabe heltzeko eta ikasleek errealitate hori behar bezala kontrastatuta aztertzeko behar dituzten datuak ere biltzen ditu.

Material berriak osatu egingo ditu Trafiko Zuzendaritzak bide heziketa lantzeko erabili ohi dituen programak. Horietako batzuek oinarri sendoak dituzte jada hezkuntza-alorrean.

"Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna / Jóvenes y conducción: un derecho y una responsabilidad" du izenburu RACC Fundazioaren ekimenez heziketarako sortu duten material berri honek. Trafiko-istripuen arazoaren larritasunaz jabetuta, Fundazioak aditu talde bat eratu zuen Gazteak eta Bide Segurtasuna aztertzeko. Ikerketa horren ondorioz, aholku argi bat egin zuten: gazteei informazioa eta heziketa eman behar zaie, modu arduratsuago eta seguruago batean mugitu daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, istripuen datuek eta horien bilakaerak, oro har, esperantzarako beta ematen badute ere, 15 eta 29 urte arteko pertsonen artean trafiko-istripuek eragiten dituzte heriotza gehien; drogek eta HIESak baino gehiago. Hori dela eta, eta oraindik ere zer hobetu badagoenez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bide horretatik lanean jarraitzeko asmoa du, RACC Fundazioaren ekimena eta horren gisakoak babestuz, trafiko-istripuen "epidemia isila"ren aurrean kultura aldaketa bat eragiteko.

"Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna” gida, 233 ikastetxeko 100.000 ikasle ingururi heldu nahi zaie.

3 iruzkin
  • @agirregabiria
    2016.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    “María Jesús Iturralde” https://t.co/yTY57N2ysJ

  • @Gazteaukera
    2010.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Trafiko Zuzendaritzak "Gazteak eta gidatzea:eskubide eta erantzukizuna" hezkuntza-materiala aurkeztu du. http://bit.ly/cMMDgV

  • 2010.eko urtarrilak 27

    Yo soy joven y conductor y creo que la conducción es un asunto muy a tomar en serio.
    La Educación Vial que -al menos yo- recibí, en su día, en la Escuela Pública Vasca fue irrisoria y casi -reitero, casi- inexistente. Echo de menos una mayor educación vial, pero no sólo en escolares. Alguna manera debe de haber para que estas charlas concienciadoras se extendieran a toda la sociedad -conductores y no conductores, y de todas las edades, pues no creo que haya nadie que no tenga conductores en su entorno personal cercano-.
    En cualquier caso, de entrada soy escéptico, pues, como en cualquier campaña gubernamental, la gente hace caso omiso. Si dices "No fumes", se fuma más. Si dices "protégete de las ETS", hay más relaciones de riesgo. Si dices "Esto es perjudicial para Vd.", entonces, se hace más incluso. Parece que la sugestión se efectúa de una forma que produce el efecto contrario al deseado en los ciudadanos.
    Lo que echo de menos, es que si muchísimas grandes empresas tienen muy buenos publicistas capaces de diseñar anuncios que, inconscientemente, convencen con una rapidez extraordinaria al consumidor, ¿por qué casi ningún anuncio de las Administraciones Públicas convence a casi nadie?
    Quizá los Ejecutivos debieran hacer campañas más sugestivas, con buenos publicistas expertos tras el diseño de la publicidad y campañas gubernativas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan