Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa: “Auzitegiko psikologia ez da independentziaren eta hurbiltasun judizialaren kaltetzat hartu behar”

2024-04-18
  • Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Auzitegiko Psikologiaren I. Kongresuaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du. Kongresua Bilbon egingo da, ‘Pertsona ahulen zerbitzuko Psikologia eta Justizia’ izenburupean
  • Hiru egunez, adituek buruko nahasmendua duten pertsonen, sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeen, desgaitasuna duten pertsonen eta gurasoen arteko gatazka handiko egoeren ebaluazioaz hitz egingo dute

Bilbo, 2024/04/18

Deustuko Unibertsitatearen Auditorioan Auzitegiko Psikologiaren I. Kongresua egingo da apirilaren 18tik 20ra bitartean, Psikologia eta Justizia pertsona ahulen zerbitzura izenburupean. Inaugurazio-ekitaldia gaur arratsaldean izan da, eta bertan parte hartu dute Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak; Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak; María Carrasco Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko dekanoak; Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoak eta Fernando Álvarez Justizia Administrazioko Auzitegi Psikologiako Elkarteko presidenteak.

Hiru egunez, Psikologiako eta Auzitegiko Psikologiako profesionalek hainbat alderdi jorratuko dituzte, honako hauekin lotuta: nahasmendu mentala duten pertsonen gaitasuna zigor-ondorioetarako ebaluatzea; aldez aurretik eratutako probak eta sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeen lekukotzaren balorazioa; perituen esku-hartzea adingabeak inplikatzen dituzten familia-prozesu zibiletan edo desgaitasuna duten pertsonen kasuetan; gurasoen arteko gatazka handiko egoerak baloratzea edo legearekin gatazkan dauden adingabeen kasuan esku hartzea.

“Kasu konplexu batzuetan, Auzitegiko Psikologiak ematen duen aholkularitza espezializatua behar da; baina hori ez da ulertu behar independentziari eta epaileen hurbiltasunari egindako kaltetzat”, esan du Nerea Melgosak bere hitzaldian. Sailburuak sakondu egin du: “Hori bereziki pertsona ahulenen kasuan gertatzen da, hala nola, adingabeen kasuan, adimen-urritasuna duten pertsonen kasuan edo zenbait biktima-kategoriatan, esaterako, sexu-abusuen biktimetan”.

Euskadin “barruti judizial guztietan badaudela Auzitegiko Psikologiako zerbitzuak” azaldu ondoren, Justizia sailburuak arlo horretako prestakuntza balioetsi du. Hala, zenbait unibertsitatetan espezializazio-masterrak sortzeaz hitz egin du, eta onartu du etorkizunean “euskal unibertsitateetan ere egin daitezkeela”.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-18

    Comentario de Twitter:
    🤔Nerea Melgosa sailburuak Auzitegiko Psikologiaren I. Kongresuaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du.

    ⚖️Kongresua Bilbon da, ‘Pertsona ahulen zerbitzuko Psikologia eta Justizia’ izenburupean

    #Auzitegia #Psikologia #Justizia

    👇
    https://t.co/tta6r6d36z

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-18

    Comentario de Twitter:
    🤔La consejera #NereaMelgosa ha participado hoy en el acto inaugural del I Congreso de Psicología Forense
    ⚖️Se celebra en #Bilbao bajo el título ‘Psicología y Justicia al servicio de las personas vulnerables’
    👇
    https://t.co/xkueO1DlZ9

    #Psicologia #Forense #Justicia https://t.co/zvTqKIDpwt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)