Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Salburuan esleitu gabe geratu ziren 190 babes ofizialeko etxebizitza zozkatuko ditu gaur Etxebizitza Sailak

2012.eko otsailak 27

Etxebizitza Sailak  gaur zozkatuko ditu Salburuako torre gorria deritzon eraikinean esleitu gabe geratu ziren 190 babes ofizialeko etxebizitza. Zozketa Lakuako prentsa aretoan egingo da eguerdiko 12:00etan.

Aparteko zozketa da eta ez da publikoa izango, baina www.irekia.euskadi.net web gunean jarraitu ahal izango dute interesdunek eta notario aurrean egingo da. Zozketan 2.146 pertsonek hartu dute parte: 183 bizkaitar eta gipuzkoar eta 142 arabatar eta gainontzeko guztiak, hau da, 1821, gasteiztar.

Zenbait sustapenetako itxaron-zerrendak agortu ondoren, etxebizitzak geratu direnez esleitu gabe, zozketa berri bat egingo da otsailaren 9an argitaratutako Aginduan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsonen artean. Hona baldintzak:

- Vitoria-Gasteizko udalerrian erosketako BOEren eskatzaile izatea.

- 2010eko zergaldian 9.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak izatea.

- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua egotea.

Oraingo honetan, esleipen-prozedura azkarragoa izango da,  onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendarik ez da argitaratuko. Astelehenean bertan, otsailaren 27an, argitaratuko da zerrendak onartzen dituen ebazpena, etxebizitza adjudikaziodunen zerrenda, batetik, eta, esleipen-prozeduratik kanpo geratu direnen zerrenda, bestetik. Prozeduratik kanpo geratu direnei informazio gutuna bidaliko zaie, besteak beste, helegitea jartzeko aukera izango dutela adieraziz. Batzuei posta arruntez igorriko zaie, eta horretarako baimena eman dutenei, posta elektronikoz.

Epe laburrean, beste hainbeste etxebizitza esleituko da zozketaren itxaron-zerrenda baliatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan