
Eusko Jaurlaritzak ez ditu sinesgarritzat hartzen ezker abertzalearen desenkusak
Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Rodolfo Aresen ustez, abertzaletasun erradikala hizkuntzaren anbiguotasunean eta parekatze onartezinetan babesten da, berriz ere, esan behar duena esaten saihesteko, hau da, ETAren terrorismoaren biktimen aurrean eta euskal gizarte osoaren aurrean sinesgarritasuna lortu nahi badu esan behar duena esaten saihesteko.
Aresen esanetan, ETAk bere ehunaka biktimei hainbeste urtez eragindako minaren aurrean erakutsitako “sentsibilitaterik ezagatik” abertzaletasun erradikalak azaldutako samin-adierazpenak nekez lortuko du biktimek zintzotzat hartzea, harik eta ETAri behin betiko eta ordainik gabe desegin dadin eskatzen dion arte; indarkeria terroristak inolako zilegitasunik edo justifikaziorik ez zuela jendaurrean adierazten ez duen bitartean, eta erakunde terroristaren ekintza kriminalak atzo arte sostengatu edo zuritzeagatik bere erantzukizun politikoa aitortzen ez duen bitartean.