Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoentzako dirulaguntza onartu da doako laguntza juridikoa emateko (Gobernu Bilera 2024-4-16)

2024-04-16

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak dirulaguntza onartu dio gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei, doako laguntza juridikoa emateko emakumearen aurkako indarkeriaren, familia barruko indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei, eta indarkeriaren biktima diren haurrei, nerabeei eta pertsona desgaituei.

Aurten, hitzarmen berri bat izapidetu da indarkeriaren biktima diren haurrei, nerabeei eta pertsona desgaituei berehalako doako laguntza juridikoa emateko, lege-aldaketa garrantzitsuak indarrean sartu direlako.

Akordio honek dirulaguntza ematen die Arabako (460.000 €), Bizkaiko (1.104.000 €) eta Gipuzkoako (736.000 €) abokatuen elkargoei, 2024an hitzarmen horretan aurreikusitako jarduerak ekonomikoki konpentsatzeko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-17

    Comentario de Twitter:
    ⚖️🟣#Dirulaguntza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei, doako #laguntzajuridikoa emateko emakumearen aurkako #indarkeria-ren, familia barruko indarkeriaren eta #sexuaskatasunaren aurkako delituen biktimei
    👇
    https://t.co/kSdJFZ304X

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-17

    Comentario de Twitter:
    ⚖️🟣#Subvención a Colegio de Abogados de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa para   #asistenciajurídica #gratuita a víctimas de #violencia contra la mujer, violencia intrafamiliar y delitos contra la #libertadsexual y víctimas de la #violenciainfantil
    👇
    https://t.co/g0TEulHN5b https://t.co/q8mOVDZvD4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko