
Eusko Jaurlaritzak adingabeko eta indarkeria matxistaren biktima diren umezurtzentzako diru-laguntza arautzen duen dekretua onartu du (Gobernu Bilera 2024-4-16)
- Urtero emango den laguntza bat da, eta adin-nagusitasunera arte edo 25 urtera arte jasoko da, baldin eta ikasten ari badira, mendekoak badira eta/edo desgaitasunen bat baldin badute
- Dekretuaren asmoa da, atzeraeraginezko izaerarekin, 2003tik arau hau indarrean sartu arte asesinatutako amak zituzten seme-alabei ordaina ematea
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legea garatzen duen dekretua. Laguntza berri horren abiapuntua da adingabe umezurtz horiek emakumeen aurkako indarkeriaren biktima zuzenak direla aitortzea, eta kaltea konpontzen laguntzeaz gain, zaurgarritasun-egoera bereziaren ondorioz hildako biktimen seme-alabei ematen zaien laguntza indartzeko betebeharra betetzea ahalbidetzen du.
“Seme-alaba adingabeak ere indarkeria matxistaren biktima dira. Amei eragindako indarkeriaren biktima zuzenak dira, haien ongizate emozionalak eta garapen pertsonalak eragiten eta baldintzatzen baitie”, adierazi du gaur Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. “Dekretu hau beste urrats bat da indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen adingabeei laguntzeko eta babesteko. Lehen mailako gizarte-arazoak, hau da, emakumeen aurkako indarkeriak, hainbeste kaltetu duen kolektibo horren alde hainbat eremutan aurreikusi diren hobekuntza-neurrien ekintza-eremuan kokatzen da”.
Seme-alaba horiek urtero jasoko duten laguntza ekonomikoa da, 18 urte bete arte. Kasu batzuetan, laguntza horiek 25 urte bete arte luzatuko da: adibidez, ikasketa akademiko arautuak egiten ari direlako edo mendetasuna dutelako edo adin txikitasuna dutenean aitortutako % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutelako.
Adingabeek 12 hilabeterako Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoaren % 80 jasoko dute urtero, eta balio hori Estatuko Aurrekontu Orokorrekin onartzen da. Gaur egun, 5.760 euro urtean. Gainera, desgaitasuna edo mendetasuna duten pertsonen kasuan, zenbatekoa bikoiztu egingo da, 11.520 euroraino.
Laguntza eskatzeko baldintzak:
- Ama hil zen urtean, 18 urte beteta ez izana.
- Laguntza eskatzen den unean 21 urte bete ez izana.
- Laguntza eskatzean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizitzea eta erroldatuta egotea, eta laguntza jasotzen den bitartean etenik gabe, ikasten ari diren bitartean kanpoan erroldaturik ez badaude.
Diru-laguntza eskatzeko eta dokumentazioa aurkezteko, bide elektronikoa erabil daiteke, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan -Zuzenean-, dekretu hori BOEn argitaratzen denetik aurrera (zehaztu gabe).
2003tik
Gainera, dekretuak ohiz kanpoko neurri bat aurreikusten du: 10.000 euroko ordainketa bakarra, atzerako eraginarekin, 2003ko urtarrilaren 1az geroztik amarik gabe geratu diren guztiei. Azken hori indarkeria matxistagatik hil izatea, eta umeak adingabeak izatea horren unean. Pertsona horiek bi urteko epea izango dute laguntza eskatzeko. 2003ko urtarrilaren 1a hartu da erreferentziatzat, ordutik aurrera hasi baitziren kontatzen genero-indarkeriaren biktimak.
Eragindako kaltea konpontzeko baldintzak:
- Ordainketa bakarreko laguntza hau dekretua onetsi eta lehenengo bi urteetan emango da.
- Ama hiltzen denean adingabekoa izatea.
- Amaren heriotza 2003. urtetik dekretua onartu arteko epearen barruan egon behar da.
- Benetako bizilekua eta errolda Euskadin.
-
2024-04-21
Hacer saber con garantías de confidencialidad canal oficial cuando en el entorno de la posible víctima también se diera violencia también pudiendo amplificar por redes el daño con colaboración de vecindad callara como que no quiera saber nada del asunto también resultando cómplice de la violencia ejercida.
-
2024-04-16
Pues si. Según la noticia las ayudas económicas a los huérfanos es en el caso de violencia de género, cuando el padre mata a la madre, que es la situación más habitual.
Ahora bien, porqué no se amplían estas ayudas a los casos en que la madre mata al padre? Porqué se discrimina a estos niños y niñas? Acaso no merecen ayudas?
Ya se que son menos casos, pero no tienen el mismo derecho?
Son victimas de violencia familiar.
Alguien lo puede explicar?
Se lo agradecería mucho.
Saludos -
2024-04-16
Comentario de Twitter:
🙋♂️2003tik atzeraeraginezko izaerarekin, adin-nagusitasunera arte edo 25 urtera arte jasoko da, baldin eta ikasten ari badira, mendekoak badira eta/edo desgaitasunen bat baldin badute -
2024-04-16
Comentario de Twitter:
🟣El #GobiernoVasco aprueba el decreto que regula la ayuda económica para las hijas e hijos menores huérfanos de víctimas de violencia machista 🧵👇1#indarkeriamatxista #biktimak #laguntza #violenciamachista #ayudas #victimas
👇
https://t.co/3bKrNUQIDF https://t.co/gETdRBhJBf