Food 4 Future azokaren laugarren edizioak elikagaien industriaren eraldaketarako azken irtenbide berritzaileak ekarriko ditu Euskadira
- “Euskadi Basque Country” standean, elikagaien sektorearekin lotutako HAZI, NEIKER eta ELIKA enpresa publikoek erakutsiko dute gure lurraldeak nekazaritzako elikagaien arloan duen indarra
- Ekitaldian 8.000 bisitari profesional, 280 enpresa erakusketari eta nazioarteko 450 aditu baino gehiago bilduko dira
Gaurtik eta ostegunera arte, apirilaren 18ra arte, Food 4 Future – Expo Foodtech azokaren laugarren edizioa egingo da. Elikagaien eta Edarien Industriara bideratutako berrikuntzaren arloko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuan da eta Bilbao Exhibition Centerren egiten da.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburua izan da inaugurazio-ekitaldiaren buruan, Xabier Otxandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Komertzio eta Enplegu zinegotziarekin; Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako ahaldunarekin; Javier Dueñas Food 4 Future Expo Foodtech azokako presidentearekin; eta Rogelio Pozo Food 4 Future World Summit kongresuko zuzendariarekin eta AZTIko CEOarekin batera.
“Foodtech 6.0” lelopean, F4F ekitaldiak 8.000 bisitari profesional baino gehiago, 280 enpresa erakusketari eta nazioarteko 450 aditu baino gehiago bilduko ditu, elikagaien industriako ekoizpen-fabrikak berdeagoak, jasangarriagoak, teknologikoagoak eta digitalagoak izan daitezen laguntzeko irtenbideak, estrategiak eta arrakasta-kasuak partekatzeko. Aurtengo berrikuntza da Pick&Pack for Food Industry azoka egingo dela aldi berean. Elikagaien industriarako packagingean eta logistikan espezializatutako ekitaldia izango da.
Gainera, Food 4 Future ekitaldiaren laugarren edizioaren barruan, F4F World Summit kongresua egingo da, itsasoko eta elikadurako balio-katean espezializatutako AZTI zentro teknologikoarekin elkarlanean. Kongresu horretan, berrikuntzaren, pertsonalizazioaren eta jasangarritasunaren bitartez nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizuna birdefinitzeko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egingo dira.
Euskadi Basque Countryren standa
Nekazaritzako elikagaien ekoizpenean teknologia aplikatzea eta enpresak prozesu berritzaile horietara egokitzea ezinbestekoa da Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Kate lehiakor, eraginkor eta jasangarriaren etorkizuna bermatzeko.
Euskadi Basque Countryk Food 4 Futuren izango duen standak erakundeetan enpresen eraldaketa teknologikoa sustatzeko dauden tresnak partekatuko ditu, baita elikaduraren ekosistemaren barruan negozio-ideia berriak garatzen laguntzeko tresnak ere, sektore estrategikoa baita hori Euskadiren ekonomian.
Eusko Jaurlaritzak hainbat tresna eskaintzen ditu, hala nola startupentzako laguntza-programak, berrikuntzan aurrerapausoak egin nahi dituzten finkatutako enpresentzako ikerketa-zentroen sare garrantzitsua, edo Euskadin instalatu nahi duten atzerriko enpresentzako kokapenei, baldintzei eta abarri buruzko informazioa.
Halaber, lurraldeak nekazaritzako elikagaien arloan duen indarra ere erakusten du standak, nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotutako HAZI, NEIKER eta ELIKA enpresa publikoen bitartez.
Elikagaien eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko eta Euskadiko landa-eremua eta kostaldea dinamizatzeko HAZI fundazioak bi proiektu erakutsiko ditu:
- Behi-haragiari Eusko Label - Euskal Okela ziurtagiria emateko prozesuan Blockchain teknologia aplikatzea, haragiaren katearen trazabilitate automatikoa egiaztatu ahal izateko, operazio bakoitzaren aztarnak utziz ziurtatzeko prozesuan. Hala, erregistro “seguru eta aldaezina” eduki ahal izango da eta kontsumitzailearentzako berme handiagoa izango du.
- Barkuak automatikoki identifikatzeko sistemak (AIS) aukera ematen du 15 metro luze baino gehiagoko ontzi profesionalak geokokapenaren teknologiaren bidez monitorizatzeko. Teknologia horrek ontziaren kokapena, abiadura eta noranzkoa etengabe jakinarazten du eta egunean 1 milioi erregistro baino gehiago biltegiratzen ditu. NEIKER zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Allianceko kideak, mikroalgen hazkuntzan espezializatutako azterketaren aurkikuntzak aurkeztuko ditu.
2008tik, nekazaritza tradizionala osatzeko nekazaritzako elikagaientzat interesekoak diren produktuak eta biomolekulak lortzeko mikroalgak hazteko ikerketa gidatu du NEIKERek.
Hala, zentro teknologikoak mikroalgekin egindako ongarri jasangarri eta errespetuzkoago berrien garapena aurkeztuko du azokan, edo mikroorganismo horiek animalien dietetan gehigarri gisa nola txertatu erakutsiko du, sistema immunologikoa hobetzeko eta animalien ongizate handiagoa lortzeko.
Halaber, AZTIren standak bost arlo nagusi izango ditu: elikagai berriak, bioteknologia, FoodTech, elikagaien negozio-aukera berriak eta berrikuntza sustatzea eta osasuna.
F4Fren laugarren edizioak zer eskainiko du?
Hiru egunetan zehar, besteak beste AgroBank, AZTI, Basque Culinary Center, Blendhub, Chemometric Brain, Christeyns, Basque Food Cluster, IFR, Siemens eta Tecnalia enpresa liderrek robotikaren eta automatizazioaren, jasangarritasunaren eta zientziaren eta elikagaien segurtasunaren arloko foodtech teknologiarik berrienak erakutsiko dituzte, beste soluzio batzuen artean. Enpresen garapena eta enpresa eta negozio berriak sortzeko sustapena dira Euskadik elikagaien eta gastronomiaren (sektore estrategikoa da Euskadiko ekonomiarentzat) balio-katea indartzeko eta handitzeko dituen funtsezko bi apustuak.
Beste urte batez, F4F – Expo Foodtech ekitaldiaren barruan Food 4 Future World Summit kongresua egingo da. Kongresu horretan, elikagaien ekoizpenerako eta kontserbaziorako teknologia izango da ardatz nagusietako bat. Atal dibulgatibo horretan, nekazaritza-zehatzeko azken aurrerapenak eta kontserbaziorako jardunbide jasangarriak eta teknologikoak aurkeztuko dituzte, eta AA sortzaileak eta Big Datak elikagaien sektorearen hornikuntza-katean duten inpaktua jorratuko dute. Halaber, elikagaien industrian liderrak diren enpresek etorkizuneko erronkak eta joerak, kontsumitzaileen eskari-aldaketak, elikagaien segurtasuna edo azken belaunaldiko osagaiak txertatzea jorratuko dituzte.
HAZI, NEIKER eta ELIKA enpresa publikoak erakusketariak izateaz gain Euskadi Basque Countryren standean, F4Fren alderdi dibulgatiboan hartuko dute parte jardunaldi eta mahai-inguruekin. Hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, elikagaiak xahutzea, jasangarritasuna eta elikagaien segurtasuna, mikroalgak erabiltzea nekazaritzako elikagaien produktu berriak eskuratzeko edo bilgarrien hondakinak murriztea.
Hau da enpresa publikoen agenda F4F kongresuen atalerako:
Apirilak 16
10:30 HAZIk eta SPRIk ponentzia bat egingo dute Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreari buruz. (AZTI auditoriuma)
11:00 HAZIk, Basque Culinary Centerrek eta 2 startupek “BCC Culinary Action on the road” programa aurkeztuko dute. (AZTI Auditoriuma)
11:00 ELIKAk elikagaien sektoreko elikagaien xahutzeari buruzko sarrera egingo du, “Elikagaien xahutzea murrizteko eta garrantzia emateko bertikal teknologikoak txertatzea” jardunaldian egindako diagnostikoan oinarrituta. (Plant Manager Arena)
11:30 HAZIk BIND 4.0 – Berrikuntza Irekiaren Euskadiko Plataformari buruzko konferentzia moderatuko du. (AZTI Auditoriuma)
12:30 Arantza Madariaga ELIKAko zuzendariak mahai-inguru honetan hartuko du parte: “Nola murriztu daiteke ingurumeneko inpaktua packagingaren balio-kate osoan?” (PICK & PACK ekitaldia)
16:30 ELIKAk elikagaien segurtasuna kaltetu gabe jasangarritasunerako urratsak egiteari buruzko mahai-ingurua moderatuko du. (2. auditoriuma)
Apirilak 17
10:00 HAZIk munduko joera nagusiei eta elikaduraren balio-katean duten inpaktuari buruzko ponentzian hartuko du parte. (AZTI Auditoriuma)
15:30 ELIKAk “Food Safety & Security in a Changing World” mahai-ingurua moderatuko du. (3. auditoriuma)
16:30 Leire Barañano NEIKEReko zuzendariak Europako nekazaritzako elikagaien industriarako mikroalgek duten potentzialari buruzko mahai-ingurua moderatuko du: “Algek nekazaritzako elikagaien sektorean duten ahalmenean nabigatzen: algetan oinarritutako produktuak eta zerbitzuak Europako elikagaien industrian integratzea bultzatzeko egungo aukerak eta erronkak”.
-
2024-04-16
Comentario de Twitter:
🟢El stand de #EuskadiBasqueCountry en #F4F2024 expone las herramientas que existen en Euskadi para impulsar la transformación #foodtech de las empresas alimentarias #landsofopportunities
@hazifundazioa @neiker_BRTA @ELIKA_Fundazioa @grupospri @brta_eus -
2024-04-16
Comentario de Twitter:
🟢 #F4F2024 azokako #EuskadiBasqueCountry standak elikagai-enpresen #foodtech eraldaketa sustatzeko dauden tresnak aurkezten ditu.
#landsofopportunities@hazifundazioa @neiker_BRTA @ELIKA_Fundazioa @grupospri @brta_eus