Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak Arabako landa-eremuan farmazia-arreta hobetzeko proiektu pilotua jarri du abian (Gobernu Bilera 2024-4-16)

2024-04-16
  •  Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du Osasun Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea
  • “Botika etxean eskura” proiektu pilotua abian jartzearekin Añana eta Arabako Mendialdea eskualdeetan bizi diren herritarrei sendagaiak etxean entregatzen zaizkiela eta haien farmazia-arreta hobetzen dela bermatu nahi da
  • Osasun Sailak eta Arabako Foru Aldundiak proiektu aitzindari hori finantzatuko dute urtean 125.000 €-rekin. Eusko Jaurlaritzak 95.000 €-ko ekarpena egingo du 

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Arabako Lurralde Historikoko Añana eta Mendialdea eskualdeetako landa-eremuetan bizi diren biztanleen farmazia-arreta hobetzeko “Botika etxean eskura” izeneko proiektu pilotua ezartzea helburu duen Osasun Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeari.

Proiektu pilotuaren helburu nagusia da sendagaiak etxean ematen direla bermatzea eta eskualde horietan bizi diren pertsonentzako farmazia-arreta hobetzea, besteak beste. Proiektu horri esker, pazienteak medikuak ezarritako jarraibideen arabera jaso ahal izango ditu agindutako sendagaiak. Horrez gain, sendagaien erabilera berrikusi eta kontrolatuko da, eta sendagaien erabilerarekin lotzen diren emaitza negatiboak prebenitzeko edo saihesteko arazoak identifikatuko dira.

Halaber, programa horrek lagungarria izan nahi du tratamenduarekiko atxikimendua hobetzeko eta dosifikazio-sistema pertsonalizatuak prestatzeko, batik bat atxikimendua hobetzea beharrezkotzat jotzen den kasuetan. Era berean, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako profesionalei garrantzitsutzat jotzen diren tratamenduari berari edo pazienteen beste alderdi batzuei buruzko oharren berri ematea sustatuko da.

Proiektu pilotua zuzentzen zaie erreferentziazko farmazia dagoen hirigunetik kanpo bizi diren, sendagaiekin laguntza behar duten, mugitzeko eta lekuz aldatzeko zailtasunak dituzten (aldi baterakoak edo iraunkorrak) eta, gainera, irizpide hauetako bat betetzen duten pertsonei: gutxienez 2. mailako mendekotasuna izatea eta/edo gaizki kontrolatutako patologiak izatea eta/edo zaurgarritasun-egoeran egotea.

Proiektu aitzindaria da, eta Arabako landa-eremuko biztanleei sendagaiak etxera eramateaz harantzago, haien arreta eta jarraipen farmakoterapeutikoa hobetu nahi ditu, haien etxean bertan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolaketa Sailak urtean 125.000 €-rekin finantzatuko dute “Botika etxean eskura” proiektua. Eusko Jaurlaritzak 95.000 €-ko ekarpena egingo du. Sinatzen den egunean jarriko da indarrean eta bi urteko indarraldia izango du.

 

 

 

 

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @MilagrosLpezde1
    2024-04-18

    Comentario de Twitter:
    RT @ibetolaza: https://t.co/6AA0ZHCBPO

  • Argazkia SN Robot
    @JuanUriarteG
    2024-04-17

    Comentario de Twitter:
    RT @ibetolaza: https://t.co/6AA0ZHCBPO

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_franco
    2024-04-18

    Comentario de Twitter:
    RT @ibetolaza: https://t.co/6AA0ZHCBPO

  • Argazkia SN Robot
    @OOOQTriquell
    2024-04-18

    Comentario de Twitter:
    RT @ibetolaza: https://t.co/6AA0ZHCBPO

  • Argazkia SN Robot
    @TriquellBio
    2024-04-18

    Comentario de Twitter:
    RT @ibetolaza: https://t.co/6AA0ZHCBPO

  • Argazkia SN Robot
    @ibetolaza
    2024-04-17
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko