Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak abian jarri ditu osasunaren arloko profesionalen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako eta erakundeentzako laguntzak (Gobernu Bilera 2024-4-16)

2024-04-16
  • Jarduerak zuzenduko dira bilakaera zientifikoaren eta teknologikoaren aurrean osasunaren arloko profesionalen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eguneratzera eta hobetzera eta osasunaren arloko ikerketa sustatzera

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024an osasunaren arloko profesionalen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako eta erakundeentzako laguntzak deitzeko Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren Agindua.

Jarduerak zuzenduko dira bilakaera zientifikoaren eta teknologikoaren aurrean osasunaren arloko profesionalen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eguneratzera eta hobetzera eta osasunaren arloko ikerketa sustatzera. Hauek dira dirulaguntza jaso dezaketen formatuak: biltzarrak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, ikastaroak eta lantegiak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak guztira 79.409 euro jarriko ditu aurten laguntza-ildo zehatz horretarako. Laguntza horiek osasun-langileen trebakuntza sustatzeko jardueren barruan daude —Eusko Jaurlaritzaren osasun-politiken ardatz estrategikoetako bat—.

Zehazki, agindua EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean eskatu ahal izango diren laguntzak erabiliko dira, batetik, Euskadin osasunaren arloko profesionalen artean jarduera zientifikoaren prestakuntza- eta hedapen-jarduerak antola daitezen finantzatzeko, eta, bestetik, osasunaren arloko langileei prestakuntza eta eguneratze teknikoa ematen dieten edo ikerketa sustatzen duten elkarte eta erakunde horien funtzionamendua finantzatzeko.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko