Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak Zaballako Osasun Zentroko kontsulta eta espezialitate-probetarako SMS bidezko hitzorduak gogorarazteko zerbitzua jarri du martxan

2024-04-15
  • SMSak hitzordua baino 2 egun lehenago bidaltzen dira, pazientearen fitxan agertzen den telefono mugikorraren zenbakira eta bere lehentasunezko hizkuntzan 
  • Zerbitzua Sestaoko Markonzaga Osasun Zentrora ere zabalduko da uda baino lehen 

Osakidetzak Barakaldo-Sestao ESIko Zaballako Osasun Zentroan martxan jarri du San Eloy Ospitaleko espezialitateetako kontsultetarako eta probetarako SMS bidezko hitzorduak gogorarazteko zerbitzua. SMSak hitzordua baino 2 egun lehenago bidaltzen dira, pazientearen fitxan agertzen den telefono mugikorrera eta bere lehentasunezko hizkuntzan.

SMS mezularitza-sistemak aukera emango du hitzordua gogoratzeko eta, hala badagokio, garaiz baliogabetzeko, ezin bada bertara joan. Mezuan, hitzorduaren eguna, ordua eta zerbitzua adierazten dira, bai eta zita aldatu behar izanez gero deitu beharreko telefono-zenbakia ere.

Barakaldo-Sestaoko ESIak proiektu pilotu gisa ezarri zuen zerbitzu hau 2023ko uztailean, Kolonoskopiekin eta Errektoskopiekin. Kasu horretan, 5 egun lehenago abisatzen zen, eta probarako prestaketarekin zalantzarik izanez gero, telefono-zenbaki bat ere ematen zen.

Pilotuak arrakasta izan ondoren, pixkanaka ezarri da San Eloy Ospitalean eta Zaballako Osasun Zentroan egiten diren gainerako kontsultak eta arreta espezializatuko probak jakinarazteko sistema. Aurreikusita dago zerbitzu hau Sestaoko Markonzaga Osasun Zentrora ere zabaltzea uda baino lehen.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-04-16

    Comentario de Twitter:
    👉🏼Zerbitzua Sestaoko Markonzaga Osasun Zentrora ere zabalduko da uda baino lehen

    📍https://t.co/UqjkGGxYGY

  • Argazkia SN Robot
    @saneloyhospital
    2024-04-15

    Comentario de Twitter:
    ✅ Osakidetzak Zaballako Osasun Zentroko kontsulta eta espezialitate-probetarako SMS bidezko hitzorduak gogorarazteko zerbitzua jarri du martxan

    👉🏼SMSak hitzordua baino 2 egun lehenago bidaltzen dira
    https://t.co/UrM7vfSRRL

  • Argazkia SN Robot
    @saneloyhospital
    2024-04-15

    Comentario de Twitter:
    ✅ Osakidetza pone en marcha el servicio de recordatorio de citas por SMS a las consultas y pruebas de especialidades del Centro de Salud de Zaballa

    📌 El servicio se extenderá también al Centro de Salud de Markonzaga, en Sestao, antes de verano

    https://t.co/jKvEHnZ1ve

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)