Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Saibigaineko batailaren biktimak omentzeko ekitaldi bat egingo du apirilaren 14an, 2025etik aurrera

2024-04-14
  • Gutxienez 128 pertsona desagertu dira bataila hartan, eta horiei omenaldia egin diete gaur zenbait senidek 

Abadiño, 2024/04/14 

Gerra Zibileko Saibigaingo batailaren 87. urteurrenean, Bediaga familiak demokrazia eta askatasunaren defentsan bertan bizia galdu zuten pertsonei omenaldia antolatu dU. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartu dute. Azken horrek aurrera egin du Eusko Jaurlaritzak urteurren hori instituzionalizatzeko hartu duen konpromisoan: “2025etik aurrera, apirilaren 14an ospakizun bat antolatuko da Gogora Institutuaren bidez, Saibigaingo batailan Askatasunaren eta autogobernuaren alde bizitza eman zuten gudarien eta milizianoen familien eskutik”.  

Gaur goizeko ekitaldian, bataila hartan desagertutako pertsona batzuen senideak bildu dira. Izan ere, lore-banaketa egin da, desagertutako 128 pertsonen izenak gogoraraziz, batez ere gudariak eta asturiarrak. 

Gerra Zibilari buruz gordetzen diren dokumentazioek eta testigantzek azaltzen dute Saibigaingo gudua krudela izan zela. 1937ko apirilaren 6tik 15era bitartean, Saibi mendiaren gailur horretan, bi aldeek euren kontrola lortzeko liskarra izan zuten, eta eskuz aldatzen joan ziren. Puntu militar estrategikoa zen Gerra Zibilaren testuinguruan. Hainbat argitalpenetan jasotako lekukotasun batzuen arabera, gudu ezberdinen ondoren, lekua gorpuz josita geratu zen, eta hortik dator “odolaren mendia” ezizena Saibigaini erreferentzia egiteko. 

Duela gutxi, Gogorak borroka hartan hildako Gerra Zibileko borrokalari baten hezurrak lurpetik ateratzeko lanak egin ditu. 

Melgosak, erakundearen urteurrenaren berri emateaz gain, “gure gudarien oroimen- eta omenaldi-eguna, baina baita konpromiso-eguna ere, legeztatu zeniguten adibideari jarraituz” esan du. Ildo horretatik, sailburuak exekutiboaren hiru konpromiso aipatu ditu: 

  1. Saibigainen desagertutako gudarien gorpuzkiak aurkitu, lurpetik atera eta identifikatzeko konpromisoa. 
  1. Memoria Historiko eta Demokratikoaren Euskal Legea garatzeko konpromisoa, bai eta lege horren oinarri diren printzipioekin ere: egia, justizia eta aintzatespena. Sabigainek erreferentzia berezia izan behar du euskal memoria demokratikoan eta frankismoaren aurkako borrokan. 
  1. Eta askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren balioekiko konpromisoa ere bai. Ultraeskuinaren, totalitarismoek eta populismoek gaur egun konprometitutako balioak dira. 
4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-14

    Comentario de Twitter:
    🕊️ Eusko Jaurlaritzak Saibigaineko batailaren biktimak omentzeko ekitaldi bat egingo du apirilaren 14an, 2025etik aurrera

    #GOGORA #Memoria #Saibigain #GerraZibila 

    👇
    https://t.co/YXoAjWMTEM https://t.co/AQ4J2Hbu97

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-14

    Comentario de Twitter:
    💐Coincidiendo con el 87 aniversario de la batalla de Saibigain de la Guerra Civil, la familia Bediaga ha organizado en la cumbre un homenaje a las personas que allí perdieron la vida en defensa de la democracia y la libertad

    👇 https://t.co/HcvisRaqqu

  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2024-04-14

    Comentario de Twitter:
    Duela 87 urte askatasunaren, demokraziaren eta autogobernuaren alde bizitza eskaini zutenak omendu ditugu #Saibigainen. Eusko Jaurlaritzak 2025etik aurrera instituzionalizatuko du urteurren hau. #GOGORA

    💐https://t.co/HpJohEZQnt https://t.co/LB4rAQL073

  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2024-04-14

    Comentario de Twitter:
    Hemos homenajeado a quienes hace 87 años ofrecieron su vida en defensa de la libertad, la democracia y el autogobierno en #Saibigain. El Gobierno Vasco institucionalizará este aniversario a partir de 2025. #GOGORA

    💐 https://t.co/vxcdWJBTGD https://t.co/3fsHGfQM6O

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak