Berriak Segurtasuna
qrcode

“lehorretik, itsasotik eta airetik” segurtasun-dispositiboa Bilboko Athletic Cluben kopako titulua ospatzeko

2024-04-11

Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, ospakizuna hartuko duten zortzi udalerriekin eta larrialdietako euskal sarea osatzen duten eragile guztiekin batera, prestatu duen dispositibo bateratuan 1.200 pertsonak baino gehiagok lan egingo dute: Ertzaintzak, udaltzaingoek, Osakidetzak, 112 SOS Deiak zerbitzuak, Gurutze Gorriak, DYAk, suteak itzaltzeko zerbitzuek, babes zibilak,…

Makro-dispositibo horrek segurtasun publiko integralaren alderdi guztiak barne hartzen ditu hiru mailetan: lehorra, itsasoa eta airea. Inplikatutako taldeek aldez aurreko lanak egingo dituzte tokian bertan, segizioaren jarraipena egingo dute eta taldeari lagunduko diote 16:00ak aldera hasiko den ibilbide osoan zehar:

  • Abrako Itsas Klubetik (Getxo) abiatuko da.
  • Bilboko itsasadarrean barrena bi ertzetako udalerri guztietatik igaroko da (Santurtzi, Portugalete, Leioa, Sestao, Barakaldo eta Erandio), Bilboko udaletxera iritsi arte.
  • Jokalariak lehorreratu eta harrera Bilboko udaletxean.
  • Ibilbidea autobusean jarraituko da, eta jokalariei bigarren harrera egingo zaie Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian, Gran Via kalean.

Segurtasun-dispositiboa zifratan

  • Euskal Poliziako 600 agentek parte hartuko dute kopako tituluaren ospakizun-ekitaldietako segurtasun-dispositiboan.
  • Ertzaintzaren unitate guztietako 400 agente izango dira: Zaintza eta Erreskatea, Brigada Mugikorra, Bizkaiko Trafiko Unitatea, Esku-hartzekoa, Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea, Txakurren Unitatea, Bizkaiko Aginte eta Kontrol Zentroa, Inteligentzia Bulego Nagusia eta itsasadarraren bi ertzetako 5 ertzain-etxeetako (Getxo, Erandio, Bilbo, Muskiz eta Sestao) Herritarren Segurtasuneko unitateak.
  • Zaintza eta Erreskate Unitateak 8 ontzirekin, 2 helikopterorekin eta drone-sistema eta -inhibitzaile guztiekin lan egingo du.
  • Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo, Erandio, Leioa, Getxo eta Bilboko 200 udaltzain.
  • Osakidetza, DYA eta Gurutze Gorria: 2 anbulantzia medikalizatu, erizaintza zerbitzudun 3 anbulantzia, 26 oinarrizko bizi-euskarri eta 12 osasun-postu aurreratu.
  • Aldi bereko 3 koordinazio-mahai: Erandio (poliziarena), Txurdinaga (larrialdietakoa) eta Erandio (instituzionala).
  • Baimendutako 160 ontzi itsasadarrean gabarrari ibilbidean laguntzeko.
  • 47 puntu kritiko eta 25 kontingentzia-puntu ezarri dira taldeak itsasadarrean egingo duen ibilbidean.
  • Dispositiboa prestatzen otsailaren 8an hasi ziren, Eusko Jaurlaritzak eskatuta.
2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-04-11

    Aglomerazioen eragin epidemikoa ez ahaztea, beste arrisku batzuez gain, badirudi ez genuela aurreko pandemiatik ikasi eta talde gisa mugitzeko joera izango genuela, onerako eta txarrerako ondorio guztiekin. Distantzia egokiak gordetzeko ahaleginak egitea, nahiko tenkatuta dagoela esaten da, osasun-sistema.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-11

    No olvidar el efecto epidémico de las aglomeraciones además de otros riesgos, parece no aprendimos de la pasada pandemia y nos tendieramos a mover como rebaños con todas las consecuencias para lo bueno y para lo malo. Hacer esfuerzos por guardar distancias oportunas, ya está bastante tensionado se dice, el sistema de salud.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak