Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Arabako produktua eta gastronomia sukaldari gazteen begiradatik ikusita

2024-04-09

● Probintziako hainbat sukaldari ezagunek afari bat eskaini dute, lurralde horren ikuspegi plurala osatzen duten hainbat elaborazioz gozatzeko besteak beste, Kromátikoko Aitor Etxenikek, Keako María Lasquibarrek eta Iván Sanchok, Karmineko María eta Javier Sarasuak, Almazen Salinaseko Beatriz Pascualek, La Bodeguilla Lanciegoko Aitor Ociok, Bodeko Asier Moreirak, Ballaríneko Eneko Ochoak, Mano Lentako Luis Hernanik, Bidekoko Jon Gilek, eta Urgora Jatetxeko Laura Muñozek.

● Arabako kalitatezko produktu bikainak eta ekoizleak protagonista handiak izan dira, eta baita Guardia-Arabako Errioxa eskualdeko ardoak nabarmendu dira ekitaldian. Bereziki hiru upategikoak: Bodegas Guardianes del Reyno, Loli Casado eta Tentenublo Wines.

● 2024ko ekainean Araban ospatuko den hurrengo Euskal Gastronomia Topaketa iragartzeko aprobetxatu dute. Ekitaldi honen hirugarren edizioa izango da, eta guztira euskal gastronomiaren sektoreko profesionaak elkartuko ditu, ikuspegiak trukatzeko eta etorkizunari buruz hausnartzeko

Mantala-ko Gastro Gaztea ekimenaren barruan Basque Culinary Centerren Arabako gastronomia omendu da hango produktuen eta sukaldarien bitartez. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde den Bittor Orozek ekitaldian parte hartu zuen Gastro Gaztea proiektuak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza baitu. Ekimenak gazteen talentua sustatzea du helburu, tokiko produktua balioztatzea eta jasangarritasuna defendatzea ditu ardatz. Sukaldaritzaren lekukoa jaso eta euren karrera profesionalak garatzen hasten diren gazteen lan sutsuaz gozatzeko aukera ematen duen leiho irekia da. Eta komunitate dinamiko, sendo eta kolaboratiboa sortu nahi duen topaketa bat da, gure gastronomiak gaur egun dituen erronkei aurre egiteko laguntza eskaintzen duena.

Afaria "Araba: produktua, gazteen begietatik ikusita" izenpean ospatu da eta bertan probintziako hainbat sukaldari ezagunek afari bat eskaini zuten, lurralde horren ikuspegi plurala osatzen duten hainbat elaborazioz gozatzeko. Parte hartu dute, besteak beste, Kromátikoko Aitor Etxenikek, Keako María Lasquibarrek eta Iván Sanchok, Karmineko María eta Javier Sarasuak, Almazen Salinaseko Beatriz Pascualek, La Bodeguilla Lanciegoko Aitor Ociok, Bodeko Asier Moreirak, Ballaríneko Eneko Ochoak, Mano Lentako Luis Hernanik, Bidekoko Jon Gilek, eta Urgora Jatetxeko Laura Muñozek.

Afarian 10 plater dastatu ahal izan dira, eta bertan Arabako kalitatezko produktu bikainak eta ekoizleak protagonista handiak izan dira. Hala nola: apio-fideoak eta iruri gazta Legutio eta limarekin (Maider Agirreren Ardi Latxa gazta krematsuarekin), “Salpicon braseado” bisigu eta ganbak Lantziegoko (Erroiz) oliba-olio birjina estrarekin, Julen Martinez-en Terreñako idi steak tartar taloa edo “Mar de la Tierra”, Monica García eta Andrea Campesino - Tierra, Papel y Tijerako barazkiekin. Ondoren, Gasteizko Egosia (Cocido Vitoriano), Karramarro albondigak garbantzu kreman, ilar eta baratxuriak, Porrua, intxaurrak, lumagorri salda eta boilur beltza (Antoñanako Txema Martinezen barazki ekologikoekin), Euskaltxerriko txerria, perretxikoak, gaztaina, baratxuri beltza eta trufa, eta Kalabaza Amurrioko Destilerias Atxako Karpy eta Anisatuekin; eta amaitzeko hoztutako gazta, sagar bizkotxoa, sagardoa eta “streussel” eztia eta intxaurrekin, (Queseando-ko Andoni Vigalondo eta Julen Markinezen Trebiñu Sagardotegiko produktuekin).

Gainera, nola ez, oraingoan ere Guardia-Arabako Errioxa eskualdeko ardoak nabarmendu dira ekitaldian. Bereziki nabarmendu nahi izan dira sektorearen oraina, belaunaldien arteko transmisioa eta etorkizuna ordezkatzen dituzten hiru upategi: Bodegas Guardianes del Reyno (Alfonso García Olano), Bodegas Loli Casado (Loli Casado) eta Tentenublo Wines (Roberto Oliván).

Horrez gain, 2024ko ekainean Araban ospatuko den hurrengo Euskal Gastronomia Topaketa iragartzeko aprobetxatu dute. Ekitaldi honen hirugarren edizioa da, aurreko edizioetan Gipuzkoan (Donostia-San Sebastián) eta Bizkaian (Urdaibai) ospatu zen eta guztira euskal gastronomiaren sektoreko ia 250 profesional elkartu zituen, ikuspegiak trukatzeko eta etorkizunari buruz hausnartzeko. Gastronomiaren balio kateko kide desberdinak: sukaldariak, ekoizleak, ekintzaileak industria gastronomikoa eta erakundeak elkartuko dira berriro egun paregabe honetan, eta gastronomia komunitateak bere ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko aukera izango du Arabako lurraldeko mahai-inguru eta kultur emanaldien bitartez.

Mantala Basque Gastronomy ekimenak xede du euskal gastronomia bultzatu eta lantzea, eta ezagutza-trukea eta baterako sorkuntza sustatzea. Mantala ekimena Basque Culinary Centerrek eta HAZI Fundazioak bultzatzen dute, zenbait eragile publiko eta pribaturekin lankidetzan. Iritzita etorkizunak ekarriko dizkigun erronkak kontuan hartuta gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa dela euskal gastronomiak munduan duen estatusari eustea, zenbait eduki eta proiektu planteatzen ditu, ezagutzan, ikerketan eta elkarlan gastronomikoan oinarrituta.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-04-12

    Comentario de Twitter:
    👩‍🍳 Homenaje a la gastronomía y el producto alavés en una cena ofrecida por jóvenes cocineros y cocineras, en el marco del proyecto #GastroGaztea de @MantalaGastro para la promoción del talento joven, el producto local y la defensa de la sostenibilidad.

    🔗 https://t.co/LYELcvslAp https://t.co/dzlFxoima1

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-04-12

    Comentario de Twitter:
    👩‍🍳 @MantalaGastro-ko #GastroGaztea proiektuaren baitan, aste honetan Arabako gastronomia omendu da sukaldari gazteek eskainitako afarian.

    Ekimenak gazteen talentua sustatzea, tokiko produktua balioztatzea eta jasangarritasuna defendatzea du helburu.

    🔗https://t.co/QsLJuNhf6I https://t.co/kMEUHZr9MM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak