qrcode

GKKE-en eta gizarte mugimenduen arteko elkarlana gizarte eraldaketarako hezkuntzari buruzko VII jardunaldien ardatz nagusia

2024-04-10
  • Jardunaldiek (H)ABIAN 2030 Gizarte-eraldaketarako euskal estrategiarekin harremana duten gaiak jorratzen ditu
  • Izena emateak apirilaren 12a arte egin ahalko dira

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Hegoa Institutuaren artean Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko VII jardunaldiak antolatuko dituzte apirilaren 17an, 9:00etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. “Mugimendu sozialen eta GGKen arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan” jardunaldiek hausnarketaren eta elkarren arteko ikasketaren bidez, subjektu kritikoak sortzeko eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzak dituen erronkei aurre egiteko balioko dute.

Bai GGKEek baita gizarte mugimenduek ere, arreta berezia jartzen dute subjektu kritikoak sustatzeko, balio eta jarreren aldaketa sozial bat egon dadin. Hori da, hain zuzen, (H)ABIAN 2030 Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren indar-ideietako bat.

Zentzu horretan, jardunaldiei hasierako hitzaldia gizarte mugimenduen eta GKEen arteko artikulaziorako gakoak ematen saiatuko da, Ana Esther Ceceña Martorellaren eta Itziar Gandarias Goikoetxearen arteko elkarrizketa baten bidez. Lehenengoa ekonomialaria eta Geopolitikaren Latinoamerikako Behatokiko zuzendaria da, eta hainbat argitalpenen egilea. Bigarrena, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Saileko irakaslea da, eta Mujeres del mundo Babel. Munduko Emakumeak elkartean parte hartzen du. Haren ikergai nagusiak gizarte-bazterketa eta generoa, metodologia feministak eta intersekzionalitatearen teoria eta praktika dira.

Kolektiboen eta GKEen arteko trukeen praktikak ezagutzeko, jardunaldiek lau esperientziaren aurkezpenarekin jarraituko dute:  Eneko Gerrikabeitia Zenarrutzabeitia, Mundubatekoa, Martin Etxeari buruz hitz egingo du, beren egoera sozioekonomikoagatik edota nazioarteko babesa behar dutelako beren herrialdetik irten behar izan diren pertsonak bizi diren lekua; Aura Vidal Carrasco,  Enginyeria Sense Fronteres erakundekoa, plataforma baten lana azalduko du Kataluniako uraren politika eta kudeaketa sektore publikotik egiteko, eta, azkenik, Isa Álvarez Vispo, Baladre Koordinakundekoa, Euskadiko kolektibo zaurgarrientzako elikadura burujabetza jorratzeko proposamen alternatiboak sortzen dituen esperientziaz arituko da.   

Jardunaldiak zuzenduta daude irakasleei, hezitzaileei, gizarte entitateetako langileei zein garapenerako lankidetzako eta gizarte mugimenduen kideei, eta, oro har, gaian interesa duen orori. Izena emateak apirilaren 12a arte egin ahalko dira honako esteka honetan.  

5 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-04-12

    Pertsonak integratzeko ahaleginak egitea, haien jatorria edozein izanda ere, eta lana eskaintzea, beti dago lana. Kontua da ondo ordainduta dagoela, batez ere estatuen zor handia dela eta. Izan ere, badirudi estatuek espekulazioari probetxu ateratzen diotela mugarik gabe, planetari atsedenik eman gabe hazi beharko bagenu bezala. Beste aldagai ekonomiko batzuk balioesteko neurri ekonomikoak aldatu beharko lirateke, eta ez dute zertan horietako askoren eskasian dagoen kontsumo materialarekin zerikusirik izan.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-12

    Hacer esfuerzos por integrar a las personas independientemente de su origen y ofrecer trabajo, trabajo siempre hay el caso es que esté bien remunerado debido principalmente al alto nivel de deuda de los Estados que parece crecer indefinidamente provecho de especulación como si debieramos crecer sin dar un descanso al planeta, habría que cambiar las medidas indicadores económicos para valorar otras variables económicas no tengan que ver necesariamente con el consumo materiales en escasez muchos de ellos.

  • Argazkia SN Robot
    @BetikoInfo
    2024-04-11

    Comentario de Twitter:
    El trabajo conjunto entre ONGD y movimientos sociales eje principal de las VII jornadas de educación ... https://t.co/k79afFuf3B

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-10

    Comentario de Twitter:
    🔃 VII jornadas de educación para la transformación social
    🤝Se celebran el 17 de abril en Palacio de Congresos Europa, con el trabajo conjunto entre #ONGD y movimientos sociales como eje principal 
    👇
    https://t.co/9hOo4cpVDG

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-04-10

    Comentario de Twitter:
    🔃 Gizarte eraldaketarako hezkuntzari buruzko VII jardunaldiak
    🤝Apirilaren 17an dira Gasteizko Europa Jauregian, #GGKE-en eta gizarte-mugimenduen arteko elkarlana ardatz nagusi izanik
    👇
    https://t.co/K8yePbJAZT

    #Jardunaldiak #Jornadas #Lankidetza #Gizarte #Eraldaketa #Elkarlana https://t.co/BfpFdC2kKD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak