
Eusko Jaurlaritzak 30.000 eurorekin lagunduko ditu euskararen eta genero-berdintasunaren arloko ikerketa-lanak egiteko lau beka (Gobernu Bilera 2024-4-9)
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak sustatzen ditu “Berdintzen” bekak euskararen eta genero-berdintasunaren arloko ikerketa-lanak bultzatu eta generoa eta hizkuntza gurutzatzen dituen ezagutza-esparrua osatu eta indartzeko helburuarekin. Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024ko deialdia. Guztira 30.000 euro bideratuko dira lau ikerketa-lan sustatzera, hau da, 7.500 euroko lau beka emango dira.
Honako hauek izan beharko dira ikerketa-gaiak:
- Hizkuntza gutxituaren biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren hizkuntza gutxituaren biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
- Hizkuntza gutxituaren biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).
Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, gaur onartutako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren, hautaketa-batzorde batek proiektuak aztertu eta bekak esleituko ditu.
Iazko deialdian bi ikerketa lan hauek jaso zuten beka:
- Euskaraz sarean garatzen den mezu feministaren analisia: gaiak, eztabaidak eta ikusgarritasuna (Maider Eizmendi, Simon Peña, Ainara Larrondo, Ainhoa Novo eta Julen Orbegozo)
- Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa (Jon Martin).
-
2024-04-10
Comentario de Twitter:
🟣📚 El Gobierno Vasco subvenciona con 30.000 euros cuatro becas para realizar trabajos de investigación en materia de euskera e igualdad de género
👇
https://t.co/IxWZECmLaz -
2024-04-10
Comentario de Twitter:
🟣📚 Eusko Jaurlaritzak 30.000 eurorekin lagunduko ditu euskararen eta genero-berdintasunaren arloko ikerketa-lanak egiteko lau beka
👇
https://t.co/0lN8FJqfAq#Berdintasuna #Igualdad #Euskera #BERDINTZEN https://t.co/cRKkMTXWC4


