Berriak Lehendakaritza

Marokok eta Guatemalak interesa agertu dute Euskadiz

2012.eko otsailak 23

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Guatemalako enbaxadorea eta Marokoko enbaxadako ministro kontseilaria hartu ditu Madrilgo Ordezkaritzan.

Gaur, 2012ko otsailaren 22an, asteazkenarekin, Irune Aguirrezabal Quijera Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaria Guatemala eta Marokoko ordezkari diplomatikoekin bildu da.

Bi herrialdeok Euskadirekiko harremanak estutu nahi dituzte, batez ere, merkataritza eta kulturaren esparruetan. Horregatik, ordezkaritza bana dute gure erkidego autonomoan bi herrialdeok: Marokok kontsul orokor bat du Bilbon eta Guatemalak ohorezko kontsul bat du Santurtzin. Marokoko industria ministroak AICren (automotive intelligence center) Zornotzako instalazioak bisitatu zituen 2011ko irailean. Bestalde, Guatemalako enbaxadoreak Gasteizko Artium-era egingo duen bisita baliatuko du Euskadi bisitatzeko, izan ere, Regina Galindo artista guatemalarraren atzera begirako erakusketa dago ikusgai Artium‑en.

Bi herrialde horiei buruz informazio gehiago nahi izanez gero:

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria