Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Legebiltzarrak Lan Harremanen Kontseiluari buruzko legearen aldaketa onartu du, eta alderdien beto-eskubidea ezabatu

2012.eko otsailak 23

 

Eusko Legebiltzarrak Lan Harremanen Kontseiluaren Legearen (LHK) aldaketa onartu du gaur, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ekimenez. Lege berriak sindikatuen eta enpresaburuen konfederazioen arteko elkarrizketarako organo publiko horren funtzionamendua arintzeko, beto‑ahalmena ezabatu du; izan ere, 1997ko Legean ahalmen hori jasota zegoen, eta blokeatzeko aukera ematen zuen txostenak bozkatzerakoan.

Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (CES) zenbait eginkizun eta elkarren artean gainjarrita zeuden, eta horren ondorioz, LHKren egiteko bakarra gizarte- eta lan-gaietarako kontsulta-organoarena zen, administrazioetan (Jaurlaritzan eta legebiltzarretan) haren gomendioak aintzat harrarazteko benetako gaitasunik gabe. Horrez gain, partaidetza diseinatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan definiziorik ez izateak betorako eta eragile sozialen arteko gatazkarako joera handia ezarri zuen LHKn. 

Legearen erreforma babesteko agerraldian Gemma Zabaletak Legebiltzarrean adierazi duenez, lege berriak "aldaketa garrantzitsua dakar akordioak eta erabakiak hartzeko moduan" beto-eskubidea ezabatzen baitu. Aukera hori kenduz, "funtzionamendu hobea bermatuko da LHKn etorkizunean", azpimarratu du.

Aurrerantzean, erakunde horren akordioak eta erabakiak kideen gehiengo soilez onartuko dira. Gainera, erakundearen eraginkortasuna bermatzeko eta funtzionamendua optimizatzeko, beren aholkulariak izendatzen ez dituzten erakundeek ez dute eskubide hori izango, izan ere, arautegia aurreikusten baita erakundeen ordezkariek huts egiten dutenerako edo izendatzen ez direnerako. "Horrela, LHKren funtzionamendu egokia bermatzen da, ez delako betorik ezarriko, ez kide batzuk badaudelako, ezta, are gutxiago, ez daudelako", azpimarratu du sailburuak.

Bestalde, lehendakariak izendatu eta kargugabetuko du Kontseiluko presidentea, baina, testu berriaren arabera, "Kontseiluko kideei entzun egingo zaie" presidentea 5 urterako hautatu aurretik.

Eusko Legebiltzarrak gaur onartutako testuak, era berean, Organoaren kontsulta-izaera indartu du, derrigortasuna ezartzen baitu Jaurlaritzaren lan‑arloko legegintzarako; bai lege-proiektuetarako bai dekretu-proiektuetarako. Lehenago LHK-k proposamenak egiten zituen, baina haren txostenak ez ziren aginduzkoak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)