Berriak Hauteskundeak
qrcode

Apirilaren 21eko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdien, federazioen, koalizioen edo hautesle-elkarteen hauteskunde-gastuaren muga

2024-03-29

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 147. artikuluak arau batzuk ezartzen ditu alderdien, federazioen, koalizioen edo hautesle-elkarteen hauteskunde-gastuen muga ezartzeko, aurkezten diren hauteskunde-barrutietako zuzenbidezko biztanleria kontuan hartuta.  

Hauteskunde-gastuen muga kalkulatzerakoan, lurralde historiko bakoitzeko zuzenbidezko biztanleriari dagokion biztanle-kopurua hartu behar da kontuan. Kasu honetan, Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 21eko hauteskundeei begira, 2023ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenaren ondoriozko biztanleria-zifrak jo dira ofizialtzat. Horrela, hauteskunde-gastuen muga honakoa izango da:

  • Arabako hauteskunde-barrutirako: 007,82 euro alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko
  • Bizkaiko hauteskunde-barrutirako: 522,31 euro alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko
  • Gipuzkoako hauteskunde-barrutirako: 887,32 euro alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko
  • Hiru hauteskunde-barrutietan aurkezten direnentzat, gastuen muga 1.862.417,46 eurokoa izango da alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko.
2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-04-04

    Edozein komunitatetan aukera egiteko askatasuna bermatu behar da, prestakuntzak bete beharreko programak hobetu ahal izan ditzaten, eta ez da aitzakiarik jarri behar, gizarte-presioak direla-eta, herritarrek aukera bat edo bestea aukeratu ahal izateko, hedabideetan estaldura eman ahal izateko aukera barne. Ez du euririk egiten mundu guztiaren gusturako.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-04

    Debe haber libertad garantizada de elección en cualquier comunidad dejando a las formaciones puedan mejorar sus programas a cumplir no dando excusa que por posibles presiones sociales entorno le viniera mejor a ciudadanía decantarse por una opción u otra incluida la que pueda darse cobertura en los medios, no llueve a gusto de todo el mundo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)