Berriak Hauteskundeak
qrcode

Gora egin du modu esponentzialean ikusteko desgaitasuna duten eta datorren apirilaren 21ean braillen bozkatzea eskatu duten pertsonen kopuruak

2024-03-28
  • 66 pertsonak eskatu dute botazio-sistema egokitua erabiltzea, eta 2020an 6k eskatu zuten
  • Horien % 90ek eskatu dute dokumentazioa eta boto-paperak etxean jasotzea, hauteskunde-egunean etxetik prestatuta eramateko
  • Gainerakoek bozketa-mahaian izango dituzte datorren apirilaren 21ean
  • Eusko Jaurlaritzaren ustez, gorakada horrek bultzada ematen dio pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin hartuta duen konpromisoari

Ikusteko desgaitasuna duten pertsonek boto irisgarria eskatzeko epea amaitu da, eta botazio-sistema hori 11z biderkatu da: 66 eskaera egin dira, eta duela 4 urte 6 eskaera egin ziren. Botazio-sistema hori ikusteko % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat, edo ONCEren parte direnentzat, eta braille irakurtzen dakitenentzat da.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, hazkunde esponentzial hori mugarri bat da, eta gero eta kontzientzia sozial handiagoa eta hauteskunde-zerbitzu inklusiboak eskuratzeko erraztasuna islatzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren ustez, gorakada horrek bultzada ematen dio pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin hartuta duen konpromisoari.

Etxeetara bidaliko zaie

Eskatzaileen % 90ek eskatu dute dokumentazio egokitua etxean jasotzea etxean bertan prestatu ahal izateko. Izan ere, berritasun gisa, Legebiltzarrerako apirilaren 21eko hauteskunde hauetarako, eta Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak baimendu du eskatzen duten pertsonek etxean jaso ahal izatea dokumentazioa eta boto-paperak braillen dituen maleta zigilatu bat.

Gainerako % 10ek hauteskunde-mahaian jasoko dituzte dokumentazioa eta boto-paperak hauteskunde-igandean bertan.   

Autonomia funtzionala sustatzea

Autonomia funtzionala funtsezkoa da pertsona bakoitzaren erabateko garapenerako eta errealizaziorako. Hala ere, ikusteko desgaitasuna duten pertsonen kasuan, autonomia hori lortzeak sarritan oztopo gehigarriak gainditzea inplikatzen du. Horregatik da funtsezkoa oztopoak ezabatzeko eta pertsona guztien inklusioan, baita ikusmen-dibertsitate funtzionala dutenen inklusioan ere, aurrera egiteko lan egitea.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-03-30

    Arrapalak eta aldapak igo behar ez izatea, edo erortzeko arriskua duten eta etxetik joan-etorri garestiak egin behar ez izatea, botoa emateko eskubidea erabili behar dutelako; beren atarian irisgarritasunik ez duten pertsonak ere arrisku horretan sar daitezke, eta horrek, gutxienez, posta bidezko botoa erraztu behar du, kasuak garaiz detektatuz.

  • Argazkia Xaver
    2024-03-30

    Evitar se tengan que subir rampas y cuestas o desplazamientos costosos desde domicilio con riesgo de caída por tener que ejercer el derecho a voto, hay personas sin accesibilidad en su portal puedan correr ese riesgo también, lo que se ha de facilitar al menos el voto por correo detectando casos a tiempo.

  • Argazkia SN Robot
    @ONCE_oficial
    2024-03-29

    Comentario de Twitter:
    👏👏 Aumenta exponencialmente el número de personas con discapacidad visual que ha solicitado votar en braille el próximo 21 de abril
    #eleccionesEuskadi
    ‼️Las próximas aún más accesible con papeletas con #QR ‼️ https://t.co/NV9EBW4YgZ

  • Argazkia SN Robot
    @frankInnovacion
    2024-03-28

    Comentario de Twitter:
    Aumenta exponencialmente el número de personas con discapacidad visual que ha solicitado votar en braille el próximo 21 de abril #discapacidad #votar #elecciones https://t.co/ybOU3VV13N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)