
Lanbidek tutoretza-prozesua hasi du, luzaroko langabeek enplegagarritasuna hobetu dezaten
Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoa apirilean hasiko da iraupen luzeko langabeei jakinarazten zer profesional egokitu zaien beraien tutoretza- eta laguntza- lanak egiteko. Helburua da langabetu hauen enplegagarritasuna hobetzea. Hori guztia plangintza progresibo baten barruan kokatzen da; eta irailean enplegu-eskatzaile guztiengan ailegatuko da (langabezian egon ala ez).
Joan den abenduan Legebiltzarrak onartu zuen Enpleguaren Euskal Legea ekainaren 26an sartuko da indarrean (hots, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera). Legeak ezartzen du Lanbiden izena ematen duten eta hala eskatzen duten guztiek eskubidea dutela enplegagarritasunari buruzko diagnostiko pertsonala jasotzeko. Hala ere, langabezian daudenek automatikoki jasoko dute aipatu diagnostikoa (baldin eta aurreko hemezortzi hilabeteetan plan hori ez badute). Halaber, aurreikusten da diagnostiko hori berrikusi beharko dela pertsona baten langabezi-aldia hamabi hilabetez luzatzen bada.
Diagnostiko hori abiapuntu, Legeak plan integratu eta pertsonalizatu bat bermatzen du. Planak bi urteko indarraldia izango du, eta urtero berrikusiko da. Horretarako, Lanbidek bermatuko ditu, batetik, adosten diren zerbitzuak eta jarduerak, eta, bestetik, interesdunak prozesu osoan zehar izango duela Lanbideko profesionalaren laguntza (hasieratik esleitu zaiona edo erabiltzaileak erabaki duen erreferentziazko profesionala).
Aurreikusten da prozesu hori Legea indarrean sartu eta bi hilabetera abian jartzea. Horretarako, Lanbiden izena emanda dauden pertsonei erreferentziazko profesional bat esleituko eta jakinaraziko zaie. Hala ere, aurreikusten da prozesua hasi baino lehenago ere arreta emango zaiela langabe gisa inskribatuta daudenei. Eta lehentasuna izango dute profilik ez dutenek edo profila duela urte eta erdi baino lehenago jaso zutenek, antzinatasun handienetik hasita.
Horrela, apiriletik aurrera, Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoak, SMSen bidez, jakinaraziko die herritarrei zein den norberaren erreferentziazko profesionala (langabezian duten antzinatasunaren arabera). Eta banakako planak diseinatzen hasiko da. Irailean, lana eskatzen duten pertsona guztiek jasoko dute aipatu jakinarazpena (310.000 pertsona baino gehiago). Horietatik, 110.000 pertsona baino gehiago daude langabezian. Eta, hauen artean, 51.037 pertsonek urtebete baino gehiago daramate langabezian; eta 2.901 gaztek, sei hilabete baino gehiago.
-
2024-04-07
En programas mantenimiento tanto de lo público como privado también puede haber tajo, especialmente instalaciones, se puede ver deterioro en algunas partes no hay que esperar se acabe romper con riesgo de accidentabilidad. Dando prioridad a la protección colectiva frente a la individual último recurso.
-
2024-03-27
Comentario de Twitter:
ℹ️ Apirilean, @lanbideejgv -k epe luzeko langabeen enplegagarritasuna hobetzeko profesionalak esleitzen hasiko da.📲 Lana eskatzen duten 310.000 pertsona baino gehiagok SMSen bidez jasoko dute norberaren erreferentziazko profesionala.
-
2024-03-27
Comentario de Twitter:
ℹ️ En abril, @lanbideejgv comenzará a asignar profesionales para mejorar la empleabilidad de las personas en paro de larga duración.📲 Más de 310.000 demandantes de empleo recibirán por SMS su profesional de referencia.



