Agindu-proiektua, EAEko funts publikoen bidez lagundutako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako irakasleei irakaskuntzarako gaitasun digitala egiaztatzeko prozedura arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu bidalitako ekarpenengatik. Horiek guztiek aro digitalera egokitutako hezkuntza-sistemaren eraldaketa arrakastatsuan aurrera egiteko beharra azpimarratzen dute.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da. Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta ordezkaritza-erakundeen iritziak jaso dira.
Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik Saileko Sailburuak onartu beharko duen.