Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro emango ditu turismoa merkaturatu eta sustatzeko laguntzetan

2012.eko otsailak 23

Laguntza horiek bihartik aurrera eskatu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean.

Eusko Jaurlaritzak turismoaren sektorea sustatzen jarraitu nahi du, enplegua eta aberastasuna sortzen baitu.

Eusko Jaurlaritzak turismoa bultzatzen jarraitu nahi du aberastasuna eta enplegua sortzeko. Ildo horretan, 700.000 euro emango ditu turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzetan. Laguntza horiek bihartik aurrera eskatu ahal izango dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean, eta turismo-zerbitzuak ematen dituzten edo turismo-sektorean eragina duten enpresa txiki eta ertainek, sektore-elkarteek, eta helburuen artean turismoa sustatzea duten irabazi-asmorik gabeko fundazio eta erakunde pribatuek jaso ahal izango dituzte.

Euskadin sektorea hazteko lagungarri izango diren jardun jakin batzuk sustatu nahi ditu laguntza horiekin Eusko Jaurlaritzak. Marketin Planarekin lerrokaturiko turismo-produktuak (gastronomia, natura, biltzarrak [MICE], kultura) abiaraztea diruz lagunduko da linea horren bidez, berrikuntza-dosi bat ekartzen dutenak eta Marketin Planarekin lerrokaturiko jardunak bultzatzen dituztenak barne, betiere Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin koordinatuta, baita Euskadiren turismo-posizionamendua edota ostatu-gauen hazkundea sendotuko duen beste edozein gertakari ere.

Laguntzen zenbatekoak gastuaren % 50 edo % 60 biltzen du, 15.000 €-tik 45.000 €-ra bitarteko mugarekin, erakunde eskatzailearen arabera.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak turismoaren sektoreari ematen dizkion laguntzen zati bat dira laguntza horiek. Azken hiru urteotan sailak berak turismoa sustatzeko buruturiko politikak, eta turismo-establezimenduak modernizatzeko diru-laguntzak, turismoan inbertitzeko 'Gauzatu' laguntzak, turismo-lehiakortasuna bultzatzeko laguntza-programak eta sektorean bertan kalitatea eta ingurumena kudeatzeko ematen direnak izan dira, besteak beste, azken bi urteetan Euskadin turismoa % 17 hazi izana ahalbidetu duten faktoreak. Datu horiek biltzen dutenez, atzerriko % 26,4 bisitari gehiago eta Estatuko % 13,7 turista gehiago iritsi dira gurera.

Sektorea ahalegin handia egiten ari da erakundea Jaurlaritzara iritsi zenetik abian jarritako sustapen-politikekin bat eginik lan egiteko, eta horrexegatik egin du Eusko Jaurlaritzak sektoreko jardunak sustatzeko apustua. Turismo-politiketan elkarrekin lan egiteko modu hori turismoaren datuetan islatu da. Joan den urtea Euskadiko turismoaren historiako onena izan zen. Bisitarien etorrera % 4,6 hazi zen, eta ostatu-gauak, berriz, % 4,8. Gainera, joan den urtarrilean % 4ko igoera izan da bi kontzeptu horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 23a

Iruzkin bat
  • @emprenderzitek
    2012.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro emango ditu turismoa merkaturatu eta sustatzeko laguntzetan http://t.co/hq5TPBsB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan