Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2012-03-1)

2012.eko martxoak 01

Gai-zerrenda:

1. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Eztabaida eta botazioa. (09\09\01\00\0016)

2. Mozioa, Aintzane Ezenarro Egurbide Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, bakegintza eta elkarbizitza elkarrekin eraikitzeko egitasmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0114)

3. Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiak bere baitan hartzeko gaitasuna izango duen itun berria eztabaidatzen hasteko egitasmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0115)

4. Mozioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Praileaitz babestu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0116)

5. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Durangoko trenbide-lurperatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0666)

6. Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Euskal Talde Popularra, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Anitza-IU eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, indiar kalamuaren kontsumoa arautzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0645)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan