Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak hitzarmen bat sinatu du lanbide heziketako zazpi euskal ikastetxerekin, ikasleek osasun publikoko laborategian praktikak egin ditzaten (Gobernu Bilera 2024-3-26)

2024-03-26

Gobernu Kontseiluari gaur eman zaio Osasun Sailak Euskadiko Lanbide Heziketako zazpi ikastetxerekin sinatutako akordioaren berri. Akordioak helburu du ikasleek praktikak sail horretako Osasun Publikoko Laborategian egin ahal izatea.

Zehazki, lankidetza-akordioa honako irakaskuntza-puntu hauetara hedatzen da:

  • Araban, Gasteizko Egibide LHko ikastetxea.
  • Bizkaian, Gurutze Gorriaren ikastetxea, Elorrieta-Errekamari LHko ikastetxea eta Zabalburu ikastetxea (guztiak Bilbon), eta Erandioko Tartanga LHko ikastetxea.
  • Gipuzkoan, Donostiako Easo Politeknikoa ikastetxea eta Urnietako CESA osasun-ikasketen zentroa.

Sinatutako hitzarmenei esker, ikastetxe horietako ikasleek Lantokiko Prestakuntza nahitaezko modulua egin ahal izango dute, hezkuntza-sistemak Osasun Publikoko Laborategian ezarritakoa, aztergai diren gaiekin zuzeneko lotura duten arloetan.

Praktika horien bidez, prestakuntza- eta kalifikazio-aldi baten ondoren, ikasleek Laborategiak garatzen dituen jardueretan parte hartuko dute, hala nola honako hauetan: laginak, erreaktiboak, patroiak eta hazkuntza-bitartekoak prestatzea; ekipoak mantentzea, egiaztatzea eta kalibratzea; hazkuntza-materiala eta -bitartekoak esterilizatzea; emaitzak ziurtatzeko eta metodoak baliozkotzeko zereginei lotutako analitikak eta kontrol-analisiak egitea; etab.

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @EASOPolitek
    2024-03-27

    Comentario de Twitter:
    Nuestro alumnado podrá realizar las prácticas en el laboratorio de salud pública gracias al acuerdo suscrito por @FPeuskadi con el Departamento de Salud https://t.co/I2JL5mDcCA

  • Argazkia SN Robot
    @EASOPolitek
    2024-03-27

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak @FPeuskadi-rekin sinatutako akordioari esker gure ikasleek praktikak Osasun Publikoko Laborategian egin ahal izango dituzte #LanbideHeziketa @ikaslangipuzkoa https://t.co/pVhV021i0a

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko