Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko ditu nagusiki gaztelaniazko hedabideak direnetan euskara sustatzera (Gobernu Bilera 2024-3-26)

2024-03-26

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsa eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko 2024ko dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira milioi bat euro bideratuko du komunikabide hauetan euskara sustatzera. Dirulaguntzak honela banatuko dira. 

  • A multzoa: 900.000 euro bideratuko dira eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia areagotzeko. Honela egingo da banaketa:
    • A1: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak diruz laguntzeko 550.000 euro erabiliko dira. Egunkariek astean gutxienez 10 orrialde argitaratu behar dituzte euskaraz sail desberdinetan era orekatu baten banatuta.
    • A2: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak diruz laguntzera 350.000 euro bideratuko dira. Edizio digitaletan egunero gutxienez 6 albiste berri argitaratuko dira euskaraz eta denak izan beharko dira irekiak, hau da, harpidetzarik gabekoak.
  • B multzoa: 50.000 euroko partida erabiliko da internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak diruz laguntzeko. Dirulaguntza jasotzeko, besteak beste, egunero, gutxienez, 12 albiste berri euskaraz zabaldu beharko dituzte.
  • C multzoa: Osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratietan euskara sustatzera 50.000 euro bideratuko dira. Dirulaguntza jasotzeko emisio orduetatik % 85 euskaraz izan behar da eta euskarazko emisio orduak, astean, gutxienik, 25 ordu izan beharko dira.

Interesa duten hedabideek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

2023ko deialdian 13 eskaera onartu ziren, eta diruz lagundutako hedabideen artean daude Gara, Noticias de Álava, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Diario Vasco, El Correo, Naiz, Europa Press, Agenciadenoticias.es eta Segura Irratia.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-03-26

    Ondo da, hedabide euskaldundu gehiago egoteak, merkataritzan nahiz Euskaraz egunerokoan sartzeak aberastasun kulturala ematen du, hizkuntza autoktonoa errespetatuta, eta errespeturik gabe ezin da ulermen onik egon.

  • Argazkia Xaver
    2024-03-26

    Bien, que haya más medios euskaldunizados, incluir en el día a día del comercio incluso en Euskera haciendo uso del mismo dan lugar riqueza cultural respeto lengua autoctona, sin respeto no puede haber buen entendimiento.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko