Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak: “Erakargarritasuna eta lehiakortasuna irabazten jarraitzeko urratsak ematen jarraituko dugu”

2024-03-26
  • Iñigo Urkullu Mercedes-Benz Gasteizeko “Etorkizuneko Fabrika”-ren aurkezpenean izan da, 2026tik aurrera ibilgailu elektrikoa ekoiztuko duena
  •  “XXI. mendeko industria sortzen ari gara Euskadin hain emaitza onak eman dizkigun lankidetza publiko-pribatutik; lan-eredu hori bultzatzen jarraitu behar dugu”- esan du Lehendakariak

Lehendakariak ziurtatu du “Euskadi inbertitu ahal izateko leku bat” dela, eta adierazi du erakargarritasuna eta lehiakortasuna irabazten jarraitzeko urratsak ematen jarraituko dela. Iñigo Urkullu, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Mercedes-Benz Gasteizeko “Etorkizuneko Fabrika 2026”-ren aurkezpenean izan da gaur eguerdian, Jundiz industrialdean, eta Espainiako presidente Pedro Sánchezek ere parte hartu du bertan.

Lehendakariak, bere hitzaldian, Mercedes-Benz eta Euskadiren arteko lankidetza-bide luzea nabarmendu du; “automobilgintzaren industriaren aldeko apustu-bide bat, lankidetza publiko-pribatuaren adibide bat” eta gogora ekarri du 2015ean enpresaren Stuttgarteko egoitza nagusira egin zuen bisita, bertan prooposatu baitzuen Gasteizen unitate teknologiko berri bat sortzea.

Lankidetza-bide horri lotutako azken hamarkada honetako hainbat mugarri aipatu ditu Lehendakariak; horien artean, etorkizuneko Basque Automotive Manufacturing Center (BAM) Automoziorako Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentrorako lortutako akordioa aipatu du. Zentro hori 2026ko abendua baino lehen egongo da martxan, eta bere gain hartuko du prozesuko teknologia berrien eta konektatutako ibilgailu elektriko berria fabrikatzeko sistema adimendunen diseinua eta garapena. “Euskadi apustu sendoa egiten ari da industriaren deskarbonizazioaren alde eta garapen industriala gure herrialdeko bazter guztietara zabaltzearen alde”, esan du.

Bere hitzaldiaren beste une batean, Iñigo Urkulluk euskal industriaren etorkizuna ziurtatzeko “konfiantzatik eta lankidetzatik” lan egiten jarraitzearen alde egin du, eta ziurtatu du Euskadi herrialde industriala dela, garai berrietara eta mundu mailan lehiakorrak izateko behar berrietara egokitzen jakin duena.

“XXI. mendeko industria sortzen ari gara Euskadin hain emaitza onak eman dizkigun lankidetza publiko-pribatutik; lan-eredu hori bultzatzen jarraitu behar dugu”, esanez amaitu du Lehendakariak.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-04-09

    Segurtasuna alde batera utzi gabe, ez da beharrezkoa janari-salmenta ibiltaria erregularizatu edo erregularizatu gabe ikustea, euliak eta beste intsektu batzuk, baita ogiaren bektoreak ere, inguruan dabiltzanean.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-09

    Sin descuidar la seguridad, no se tiene que llegar a ver venta ambulante de comida sin regularizar o regularizado donde ronden las moscas y otros insectos, incluso hasta del pan, vectores transmisión.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak