
Eusko Jaurlaritzak INDARTU 2024 programa aktibatu du egoera ahuleko zonaldetako enpresentzat (Gobernu bilera 2024-3-26)
- Ezkerralde Hedatuan eta batez besteko langabezia-tasa % 5 baino gehiago duten udalerrietan, inbertsioak egiten dituzten enpresei diruz lagunduko zaie
- Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28an amaituko da
Gobernu Kontseiluak, gaurko saioan, 20.000.000 euroko gastua egiteko baimena eman du, INDARTU 2024 PROGRAMA diruz laguntzeko. Hobekuntza lehiakorra eta garapen ekonomikoa ekarriko duten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresak laguntzea du helburu programa honek. Horretarako, Ezkerralde Hedatua eta langabezia-tasaren urteko batez bestekoa % 5 baino handiagoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak sustatu nahi ditu. Enplegua sortzen duen inbertsio produktiboak sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren jardutea bideratzen duen funtsezko ardatz estrategikoetako bat.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, urtero, enpresentzako laguntza-sortaren barruan, INDARTU programa deitzen du, eta honako ezaugarri hauek ditu: 1) laguntzak bideratzen dituen zonalde geografikoetan, enpresa berrien nahiz dagoeneko dauden enpresen inbertsio produktiboa sustatzea (lehentasuna izango dute produktuaren eraldatze-prozesua, gaitasunen hazkuntza edo jarduera berrien garapena hobetzeko zuzeneko inbertsioek), 2) zonaldearen araberako diskriminazio positibo bat egitea, langabezia-egoera larriagoa bizi duten zonalde zehatzei zuzendua, 3) inbertsioak behar bezala diruz laguntzeko beharra azpimarratzea eta 4) enpresa bakoitzeko gehienez 3 milioi euroko diru-laguntza finkatzea, lagundu beharreko inbertsioaren arabera, sortu beharreko enpleguaren bolumena aintzat hartu gabe.
Nekazaritzako elikagaien enpresek INDARTU 2024 programako laguntzak jaso ditzakete, betiere, beren inbertsioek diru-laguntzarik jaso ez badute nekazaritzako, elikadurako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta komertzializatzeko laguntzen testuinguruan.
Egoera ahuleko zonaldeak
Ekitaldi honetan Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ahuleko zonaldeen konfigurazioari (2022-2027) eutsi zaio (Oiartzualdea kendu zen eta Ezkerralde Hedatuak hor jarraitzen du), eta batez beste langabezia-tasa % 5 baino gehiago izatea planteatzen da. Europar Batasunak markatutako konfigurazio berriak eragiten dituen udalerriak integratzen laguntzeko ezartzen da batez besteko hori; udalerri horiek irizpideak betetzen dituzte egoera ahuleko zonaldetzat katalogatu ahal izateko.
INDARTU 2024 programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu, honako portzentaje hauekin: enpresa handientzat, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10; enpresa txiki eta ertainentzat (ETE), % 15. Diru-laguntza handitu egingo da ehunekotan bost puntu (% 5) Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Hedatuan kokatutako udalerrietan inbertsioak egiten dituzten ETEen kasuan.
Enpresa edo enpresa-talde bakoitzak gehienez 3.000.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Enpresa handientzat onartutako gutxieneko inbertsioa 1.500.000 eurokoa izango da. ETE enpresen kasuan, onartutako gutxieneko inbertsioa 200.000 eurokoa izango da. Aintzat hartuko dira, onartutako gutxieneko inbertsioa egin ez arren, gutxienez 25 enplegu gordin sortzen dituztenak (enpresa handien kasuan) eta gutxienez 5 enplegu sortzen dituztenak (ETE enpresen kasuan).
-
2024-04-09
Comentario de Twitter:
❗❕❗❗ #Indartu 2024, @Gob_eus-en programa 20M €-rekin hornitua, itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du Ezkerralde Zabaldua bezalako eremu behartsuetan 📈 enpresa-inbertsioak egiteko (eta % 5️⃣-etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan) -
2024-04-09
Comentario de Twitter:
❗❕❗❗ #Indartu 2024, el programa de @Gob_eus dotado con 20M€, subvenciona a fondo perdido la 📈inversión empresarial en zonas desfavorecidas como la Margen Izquierda Ampliada (y municipios con tasa de paro superior a la tasa media de Euskadi: 5️⃣ %)