Berriak Segurtasuna
qrcode

2024ko urtarrilaren 1etik apirilaren 21era arteko alderdi politikoen funtzionamendu arrunta finantzatzeko dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2024-3-26)

2024-03-26
  • Aurrekontuek 4.536.000 euroko kontu-saila aurreikusten dute guztira 2024rako, eta bi ordainketa-agindutan banatuko da, apirilaren 21eko hauteskundeen ondorengo alderdien ordezkaritzara doitu ahal izateko

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei edo koalizioei funtzionamendu arrunteko gastuak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen lehenengo ordainketa. 2024ko urtarrilaren 1etik apirilaren 21era bitarteko aldiari dagokiona da. Zenbatekoa 1.388.065,57 eurokoa da, eta banaketa kalkulatzeko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan bototan eta eserlekutan izandako emaitzak hartzen dira kontuan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 4.536.000 euroko kontu-saila izendatu da 2024rako. Datorren apirilaren 21erako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu direnez, ekitaldi honetan bi alditan ordainduko da dirulaguntza: lehenengoa 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko apirilaren 21era artekoa izango da (biak barne), eta bigarrena urtea amaitu arte kalkulatuko da 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta.  

 

ALDERDI POLITIKOA EDO KOALIZIOA

BOTOAK (*)

 

ESERLEKUAK

 

DIRULAGUNTZA

 

EAJ-PNV

349.960

31

562.575,32 €

 

EH-Bildu

 

249.580

21

394.373,69 €

 

PSE-EE (PSOE)

122.248

10

 

191.405,02 €

 

Elkarrekin-Podemos-IU

72.113

6

113.531,75 €

 

Alderdi Popularra + Ciudadanos

60.650

6

101.368,74 €

 

Vox

17.569

1

24.811,05 €

 

Guztira

 

872.120

75

1.388.065,57 €

(*) Dirulaguntza-eskubidea ematen duten botoak guztira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko