Berriak Herrizaingoa
Eu

ETAko kide guztiek "kartzelan" bukatuko dutela dio Aresek

2010.eko urtarrilak 26

Herrizaingo sailburuaren esanetan, ETA "inoiz baino ahulago" dago, eta terrorismoa garaitu eta Euskadin bakea eta askatasuna sendotu arte Ertzaintza ez dela geratuko gaineratu du.

Aresek zoriondu egin du terrorismoaren kontrako eta Informaziorako Dibisioa, bere esanetan, duela "hilabete asko" abiatu zuen ikerketa lanaren ondorioz gaur ETAren ustezko kide horiek atxilotuta itxi duten operazioan "egindako lan onagatik".

Rodolfo Aresek baieztatu egin du goizean ETAko bost kide "legal" atxilotu dituela Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalak koordinatuta egindako operazioan. 2008ko irailaren 21ean bonba-auto batez Ondarroako polizia-etxearen kontra egindako atentatua, AHTren lanetako makina batzuen kontra lehergai bidez egindakoa eta Azpeitian errepikagailu bat txikitu izana egotzi diete atxilotuei.

Herrizaingo sailburuak emandako datuen arabera, hauek dira atxilotutakoak: Ibon Iparragirre Burgoa (36 urte), Asier Badiola Lasarte (29 urte), Xeber Uribe Beitia (32 urte), Javier Zubizarreta Lejarbi (40 urte) eta Jon Iñaki Esnaola Alba (34 urte). Aresen hitzetan, operazioa ez da atxiloketa horiek eginda bukatu, oraindik irekita baitago; "ezin da pertsona gehiago atxilotzea baztertu", gaineratu du.

Ertzaintzaren Erandioko egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, Herrizaingo Sailak duen informazioaren berri eman du. Informazio horren ondorioz, gaur egun osoan zortzi miaketa egin dituzte atxilotuen etxebizitza eta lokal batzuetan, eta dokumentu eta informatika material ugari eraman dituzte, aztertzeko.

Euskal herritarrei zuzenduta Aresek adierazi duenez, Ertzaintzak "ez du atsedenik hartuko" terrorismoa garaitu arte. "ETAko kideak eta horiei babesa ematen dietenak atxilotzen jarraituko du". Horren harian, ETA "inoiz baino ahulago" dagoela esan du, baina "oraindik ere min egin dezake", gaineratu du. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren hitzetan, "ez dute euren helburu bat esanda bera ere lortuko", bere esanetan, atxilotu eta epaileen esku utziko dituztelako.

Sailburuak zoriondu egin du Ertzaintza, Terrorismoaren kontrako Dibisioa bereziki, ondorio gisa ETAko bost ustezko kide horiek atxilotzea ekarri duen "lan onagatik".

6 iruzkin
  • 2010.eko urtarrilak 27

    Todo acabará y la libertad y la paz llegará a Euskadi, a que Euskadi? a cuantos ciudadanas y ciudadanos de Euskadi, a todos y todas? incluídos a los nacionalistas; y esa paz y libertad que supondrá. Estatuto de autonomía pleno; derecho a decidir libremente; verdadero impulso del Euskera, si así fuese bienvenida sea esa paz y libertad que ustedes anuncian... aunque permitanme que lo dude

  • 2010.eko urtarrilak 27

    Atxiloketak egiten bakarrik asuntoa konponduko dela uste dezue ? Nahikoa da gizarteari min gehiago eragiteaz eta jarri zaitezte behingoz benetako arazoa konpontzen, behingoagatik pentsatu ezazue euskal gizartean eta utzi zuen interes partidista alde batera.

  • 2010.eko urtarrilak 27

    Lamentablemente, lo único que podemos hacer con ETA es aplicar la ley y el sufrimiento que genera la cárcel creo que es obvio -y se debe tratar, sin duda-, pero ETA debe desaparecer para siempre. Y la Justicia y la Ertzaintza deben luchar contra ETA.
    Que Euskadi sea la cuna de una banda terrorista es algo verdaderamente vergonzoso para nuestra tierra. ETA es un atentado perpetuo contra los Derechos Humanos y, sin duda, también contra Euskal Herria.

    En cuanto a las faltas de ortografía, una cosa es escribir en lenguaje abreviado, haciendo gala de degradación consciente del lenguaje, y otra cosa es equivocarse en la ortografía. Todos podemos equivocarnos y errar en la ortografía y, por supuesto, la gente que no domine la ortografía o que, incluso sea, medio analfabeta, tiene pleno derecho a opinar aquí también. Si no, esto será un privilegio para los que estamos alfabetizados.
    Con respeto, y en actitud constructiva, aquí cualquiera debería poder expresar sus inquietudes y preocupaciones acerca de la gobernación de este país y lo que sucede en él, aunque escriba con faltas de ortografía.
    Y, si por ejemplo, alguien que esté aprendiendo euskera y no lo domine totalmente, decide expresarse legítimamente en euskera, ¿no va a poder hacerlo por no dominar totalmente la ortografía? Por poner un ejemplo.

    Nik Ertzaintza zoriondu nahi nuke bere azken egunetako lanagatik, bereziki, Haitin eta ETAren aurkako borrokan egindakoan. Hori gure euskal lurra maitea harroarazteko arrazoi handi, polit eta zilegia da, zalantza barik.

  • 2010.eko urtarrilak 26

    29/02/2004 - ABC (Madrid) - Página 32 "ETA está hoy más débil que nunca"
    12/05/2004 - ABC (Madrid) - Página 12 "A pesar de todos el Pacto ha ido dando sus frutos; una ETA más débil"

    Así, a bote pronto.

    ¿Hay que ser pitoniso para adivinar lo que se dirá en 2016?

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Por favor, ahora que la página web está aún reciente pido que no se dejen publicar comentarios con faltas de ortografía tan flagrantes, sean en el idioma que sea. Si lo permiten en medios de comunicación privados es su problema, pero en un medio institucional considero que debería ser inadmisible. Seguro que en el Gobierno Vasco hay más de un becario que puede ocuparse de ello.

  • 2010.eko urtarrilak 26

    en hora buena por la policia vasca,poco a poco se llega lejos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Herrizaingo sailburuak